Albisteak https://ee31.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak.html Fri, 08 Mar 2024 22:26:29 +0000 Joomla! - Open Source Content Management eu-es idoia@fitbak.com (euskal.org) Euskal Encounter 31ren balantze oso positiboa: 3.600 ordenagailu eta 4.300 parte-hartzaile baino gehiago elkartu ditu egunero https://ee31.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2259-euskal-encounter-31ren-balantze-oso-positiboa-3-600-ordenagailu-eta-4-300-parte-hartzaile-baino-gehiago-elkartu-ditu-egunero.html https://ee31.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2259-euskal-encounter-31ren-balantze-oso-positiboa-3-600-ordenagailu-eta-4-300-parte-hartzaile-baino-gehiago-elkartu-ditu-egunero.html

  • Sabino San Vicente, Euskaltel Fundazioko zuzendari eta topaketa teknologikoaren koordinatzailea, pozik agertu da amaitzear dagoen edizio honen emaitzarekin, eta azken urteotako partaidetzaren gorakadarekin. Laster pandemiaren aurreko zifretara hurbilduko delakoan dago.
  • Edizio honetako datu aipagarrien artean, azpimarratzekoa da Opengunera, enpresa teknologikoen standak hartu dituen eremura, jende ugari bertaratu dela. Bertan doako 30 hitzaldi eta tailer baino gehiago eskaini dira.
  • Ekitaldiaren antolatzaileek, halaber, programatutako 150 jardueretan izandako parte-hartze handia nabarmendu dute. Aurreko edizioarekin alderatuta, lehiaketetan izena eman dutenen kopuruak nabarmen egin du gora.
  • Euskaltel Fundazioak antolatu du Euskal Encounter, eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bitartez), Bizkaiko Foru Aldundiaren, BBKren eta Euskaltelen babesa izan du. Gainera, Euskaltelek eman du Interneterako sarbide bizkorra, segundoko 60 gigabitekoa.
]]>
press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Tue, 25 Jul 2023 12:34:56 +0000
Konputazio kuantikoa errealitate bat da dagoeneko: EE31ko aditu batek merkataritza-ustiapeneko lehen kasuak azaldu ditu https://ee31.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2257-konputazio-kuantikoa-errealitate-bat-da-dagoeneko-ee31ko-aditu-batek-merkataritza-ustiapeneko-lehen-kasuak-azaldu-ditu.html https://ee31.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2257-konputazio-kuantikoa-errealitate-bat-da-dagoeneko-ee31ko-aditu-batek-merkataritza-ustiapeneko-lehen-kasuak-azaldu-ditu.html

  • Samuel Vidal Gallegok, Quantum Machine Learning-eko ikertzaile eta Fisikako doktoreak, Euskal Encounterren adierazi duenez, teknologia hau gai da dagoeneko problema matematiko mordo bat modu eraginkorrean ebazteko, eta horri esker, mundu osoko hainbat enpresa aitzindarik ekoizpen prozesuetan erabiltzen ari dira.
  • Edizio honetan emandako beste hitzaldi batean, BAICeko (Basque Artificial Intelligence Center) Iñaki Suárez Belmontek adimen artifizialak enpresa-ehunean izan dezakeen eragina aztertu du, lehiakortasuna eta eraginkortasun orokorra hobetzeko, bai eta negozio-aukera berriak eta profil profesionalak sortzeko ere.
  • Estatuko lanparty nagusia arrakasta handia lortzen ari da. Gaur, astelehena, 38 jarduera gauzatzen ari dira, 10 prestakuntza-ekintza barne; eta, lehenengo bi egunetan bezala, parte-hartze handia izan da nagusi. Opengunea, publikoari irekitako eremua gaur gauera arte egongo da zabalik, eta bisitari kopuru handia ari da jasotzen. Bertan daude partyan ezarritako enpresa teknologikoen standak, eta hemen eskaintzen dira edizio honetako 30 hitzaldi eta tailerrak.
  • Euskaltel Fundazioa arduratzen da Euskal Encounter antolatzeaz, eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bitartez), Bizkaiko Foru Aldundiaren, BBKren eta Euskaltelen babesa du. Gainera, Euskaltelek Interneterako sarbide bizkorra ematen du, segundoko 60 gigabitekoa.
]]>
press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Mon, 24 Jul 2023 15:59:16 +0000
"Adimen artifiziala ez da gure laguna". Euskal Encounterreko adituek IAren potentzialtasuna aztertu eta tentuz erabiltzea aholkatu dute https://ee31.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2255-adimen-artifiziala-ez-da-gure-laguna-euskal-encounterreko-adituek-iaren-potentzialtasuna-aztertu-eta-tentuz-erabiltzea-aholkatu-dute.html https://ee31.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2255-adimen-artifiziala-ez-da-gure-laguna-euskal-encounterreko-adituek-iaren-potentzialtasuna-aztertu-eta-tentuz-erabiltzea-aholkatu-dute.html

  • Hitzordu teknologiko handiak 30 tailer eta hitzaldi hartzen ditu, hainbat gairen inguruan: segurtasun informatikoa, gauzen interneta, metabertsoa, bideojokoen sorkuntza eta konputazio kuantikoa, besteak beste.
  • Aitor Prado Seoanek, Query Lawyer-eko abokatuak, adimen artifizialak sortutako lanen gaineko eskubideei buruzko auziari heldu dio, eta adimen artifizialak kazetari, abokatu, diseinatzaile, argazkilari eta ilustratzaileengan duen eraginari buruz hausnartu du. Era berean, adierazi du enplegu-aukera berriak sortzen ari direla, adimen artifizialaren gainbegiraleak esaterako, algoritmoetan eta funtzionamendu-ereduetan alborapenak eta desorekak saihesteko.
  • Creativitic-eko Jorge R. López Benitok adierazi duenez, adimen artifizialaren agerpenak errealitate birtualean eta errealitate areagotuan murgilduta zeuden teknologiei falta zitzaien bultzada ekarri die, eta horrek metabertsoaren garapena zenbait urtez aurreratzea ahalbidetuko du.
  • Euskaltel Fundazioa arduratzen da Euskal Encounter antolatzeaz, eta Eusko Jaurlaritzak (SPRIren bitartez), Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK bankuak eta Euskaltelek babesten dute. Gainera, telekomunikazioen euskal taldeak Interneterako sarbidea ematen die partaideei, segundoko 60 gigabiteko abiadurarekin.
]]>
press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Sun, 23 Jul 2023 15:20:35 +0000
Abian da Euskal Encounter 31, teknologia berriak gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiltzeko erronkarekin https://ee31.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2253-abian-da-euskal-encounter-31-teknologia-berriak-gizartea-eraldatzeko-tresna-gisa-erabiltzeko-erronkarekin.html https://ee31.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2253-abian-da-euskal-encounter-31-teknologia-berriak-gizartea-eraldatzeko-tresna-gisa-erabiltzeko-erronkarekin.html

  •  Gaur hasi eta uztailaren 25era arte, Estatuko party handi, jendetsu eta beteranoena hartuko du BECek.
  •  Opengunek, publikoari irekitako eremuak, ehunka bisitari jaso ditu topaketaren lehen orduetan. Berrikuntza teknologikoak ezagutzen eta probatzen ari dira bertan ezarritako standetan.
  •  Bilkura teknologiko honek hartzen dituen arloetako jarduerak eta lehiaketak hasi dira. Sormen digitala, hardwarea, software librea, streaminga eta bideojokoak dira, hain zuzen ere, bost atal nagusiak, eta partaidetza zifrak oso onak izaten ari dira.
  •  Euskaltel Fundazioa arduratzen da Euskal Encounter antolatzeaz, eta Eusko Jaurlaritzak (SPRIren bitartez), Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK bankuak eta Euskaltelek babesten dute. Gainera, telekomunikazioen euskal taldeak Interneterako sarbidea ematen die partaideei, segundoko 60 gigabiteko abiadurarekin.
]]>
press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Sat, 22 Jul 2023 18:42:46 +0000
3.600 ordenagailu eta milaka partaide baino gehiago elkartuko dituen Euskal Encounter 31 topaketa teknologikoak adimen artifiziala izango du protagonista https://ee31.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2245-3-600-ordenagailu-eta-milaka-partaide-baino-gehiago-elkartuko-dituen-euskal-encounter-31-topaketa-teknologikoak-adimen-artifiziala-izango-du-protagonista.html https://ee31.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2245-3-600-ordenagailu-eta-milaka-partaide-baino-gehiago-elkartuko-dituen-euskal-encounter-31-topaketa-teknologikoak-adimen-artifiziala-izango-du-protagonista.html

• Estatuko party nagusia da, tamainari, parte-hartzaile kopuruari eta beteranotasunari dagokienez, eta uztailaren 22 eta 25 artean burutuko da BECen.

• Openguneak, jendearentzat zabalik dagoen eremuak, teknologia berriekin loturiko enpresen standak hartuko ditu, eta 30 hitzaldi eta tailer baino gehiago egingo dira bertan, doan.

• Parte-hartzaileek sormen digitalarekin, hardwarearekin, software librearekin, streaminarekin eta bideojokoekin lotutako 150etik gora jardueraz eta lehiaketaz gozatu ahal izango dute.

• Euskaltel Fundazioa arduratzen da Euskal Encounter antolatzeaz, Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bitartez), Bizkaiko Foru Aldundiaren, BBKren eta Euskaltelen babesarekin. Euskal telekomunikazioen taldeak ematen du partyaren Interneterako sarbide bizkorra: segundoko 60 gigabitekoa.

]]>
press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Thu, 20 Jul 2023 12:53:27 +0000
Euskal Encounter 31 topaketak komunitate digital erraldoi bat elkartuko du BECen https://ee31.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2226-euskal-encounter-31-volvera-a-convertir-el-bec-en-una-gigantesca-comunidad-digital.html https://ee31.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2226-euskal-encounter-31-volvera-a-convertir-el-bec-en-una-gigantesca-comunidad-digital.html

  • Uztailaren 22tik 25era egingo da Euskal Encounter 31, egitarau zabalarekin. Hain zuzen, 150 ekintzatik gora izango dira, eta horien barne 30 tailer eta hitzaldi baino gehiago, berritasun teknologikoen, adimen artifizialaren, Gauzen Internetaren, zibersegurtasunaren edo bideojokoen inguruan.
  • Aurten ere, Opengune zona hartuko du BECek, parte-hartzaileei eta publiko orokorrari irekitako eremua. Bertan, informatikaren sektoreko enpresek beren produktuak aurkeztuko dituzte, eta hor egingo dira hitzaldi eta tailerrak, doan.
  • Euskaltel Fundazioa da Euskal Encounter bilkuraren antolatzailea, Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bitartez), Bizkaiko Foru Aldundiaren, BBKren eta Euskaltelen babesarekin. Telekomunikazioen euskal enpresa, gainera, Interneterako sarbidea ezartzeaz arduratzen da, segundoko 60 gigabiteko abiadurarekin.
]]>
press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Thu, 13 Jul 2023 08:27:18 +0000