Cosplay Contest & Runway

Cosplay egitea gustatzen bazaizu eta mangako, animeko, bideo-jokoetako, irudi errealeko telesailetako eta oro har entretenimenduko pertsonaia mitikoen zalea bazara, hauxe da zure aukera. 600 euro daude jokoan!

INFORMAZIO OROKORRA

31. Euskal Encounter honek, iazko arau eta jarduerak jarraitzen ditu:

- Cosplay lehiaketa Euskal Encounterreko agertoki nagusian egingo da. Euskal Encounterreko parte-hartzaileek ez ezik, OpenGune doako gunera datorren edonork ere parte hartu ahalko du, baina, aldez aurretik, eguneko sarrera eskatu beharko du Euskal Encounterreko Akreditazio mostradorean, 5. pabiloiko sarreran, Party-ren esparrura sartu ahal izateko, agertoki nagusian lehiatzeko.

- Ohi bezala bi lehiaketa izango ditugu: Euskal Encounter Cosplay RUNWAY (pasarela bat izango da Cosplaya erakutsi eta argazkilarien aurrean posatu nahi duen ororentzat) eta Euskal Encounter Cosplay CONTEST (hau da, betiko Cosplay-lehiaketa).

- Aurreko edizioan bezala, Cosplay Contest lehiaketak diruzko sariak izango ditu, eta Cosplay RUNWAY lehiaketan ekitaldiko dominak banatuko dira.

NON?

Euskal Encounterreko agertoki nagusian egingo dira bi lehiaketak. Barruti horretara sartu ahal izango da eguneko sarrera erosiz gero, Partyaren barrualdea bisitatzeko.

NOIZ?

- 2023ko uztailaren 22an, larunbata, egingo dira bi lehiaketak. Cosplay RUNWAY 14:00etan hasiko da, eta, Cosplay CONTEST, 18:00etan.

IZEN-EMATEAK

Euskal Encounter Cosplay RUNWAY lehiaketako izen-emateak Euskal Encounterreko Akreditazio Orokorreko mostradorean egingo dira, 5. pabiloiko sarreraren aurrean, lehiaketaren egun berean; 10:00etatik lehiaketarako 30 minutu falta diren arte egin ahal izango da izen-ematea, toki guztiak bete arte.

Euskal Encounter Cosplay CONTEST lehiaketarako izen-emateak on line egingo dira: mezu bat bidali behar da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora, eta izena ematen duten guztiei bidaliko zaien inprimakia bete. Horrez gainera, lehiaketako egunean, PARTE-HARTZEA BERRETSI beharko da Euskal Encounterreko Akreditazio Orokorreko mostradorera joanda; egun osoan egin ahal izango da, lehiaketarako ORDUBETE falta den arte.

EPAIMAHAIA

Esperientzia handiko eta sari ugari jasotako cosplayer epaimahai bat dugu oraingo honetan; bi lehiaketak ebaluatuko ditu epaimahai berak. Jarraian dituzue BIOa eta cosplayer gonbidatuen esperientzia:

 

SARIAK

Lehiaketako sariak hauek izango dira:

Cosplay RUNWAY lehiaketa:

   - 1. saria: Urrezko domina

   - 2. saria: Zilarrezko domina

   - 3. saria: Brontzezko domina

Cosplay CONTEST lehiaketa:

   - Banakako Cosplayaren saria: 200 euro eta Urrezko domina

   - Taldekako Cosplayaren saria: 300 euro eta Urrezko domina

   - Epaimahaiaren aipamen berezia: 100 euro eta Zilarrezko domina

LEHIAKETETAN PARTE HARTZEKO OINARRIAK

x facebook flickr youtube instagram twitch