• Estatuko party nagusia da, tamainari, parte-hartzaile kopuruari eta beteranotasunari dagokienez, eta uztailaren 22 eta 25 artean burutuko da BECen.
• Openguneak, jendearentzat zabalik dagoen eremuak, teknologia berriekin loturiko enpresen standak hartuko ditu, eta 30 hitzaldi eta tailer baino gehiago egingo dira bertan, doan.
• Parte-hartzaileek sormen digitalarekin, hardwarearekin, software librearekin, streaminarekin eta bideojokoekin lotutako 150etik gora jardueraz eta lehiaketaz gozatu ahal izango dute.
• Euskaltel Fundazioa arduratzen da Euskal Encounter antolatzeaz, Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bitartez), Bizkaiko Foru Aldundiaren, BBKren eta Euskaltelen babesarekin. Euskal telekomunikazioen taldeak ematen du partyaren Interneterako sarbide bizkorra: segundoko 60 gigabitekoa.
Irakurri gehiago ...