Hitzaldiak

OpenGunean emango diren hitzaldien berri emango dizuegu.

Hizlarietako bat izan nahi izanez gero, zure proposamena aurkeztu, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. bat bidaliz, hitzaldiaren izenburu eta deskribapen bat jarriz.

 

HITZALDIEN ORDUTEGIA*

Lekua mugatua da.

Larunbata, uztailak 22

11:00 - 11:45 AArekin sortutako obrak. Giza sorkuntzaren amaiera? Fenomeno horri buruzko hausnarketa eta etorkizuneko proposamenak

12:00 - 12:45 Zibersegurtasuna dummie-etarako: oinarrizko printzipioak

13:00 - 13:45 AA eta ahotsa: aliatuak ala arerioak?

16:00 - 16:45 Pixelen atzean begira

17:00 - 17:45 Kirol elektronikoen kartak

18:00 - 18:45 AAren erabilera segurua

19:00 - 19:45 Japonian bizi nahi duzu? Baliatu teknologia zure ametsa egia bihurtzeko: Japonian ikastea eta lan egitea lortzeko estrategiak eta baliabide digitalak

Igandea, uztailak 23

12:00 - 12:45 Gauzen Internet: munduaren kontrola zure esku

13:00 - 13:45 AA sortzaileak Metabertsoa hil al du? Edo haren zain zegoen?

16:00 - 16:45 ROV: urrutitik maneiatzen diren itsaspeko ibilgailuak

17:00 - 17:45 Gamificación. Todo lo que necesitas saber

18:00 - 18:45 Segurtatu zure etxeko Sare osoa adguard erabiliz

19:00 - 19:45 Nola irakatsi eta ikasi modu praktikoan ChatGPT-ren aroan?

20:00 - 20:45 Munduari buruz ikastea dibertigarria izan daiteke! Giza zientzien, kultura-aniztasunaren eta mugimendu transnazionalen irakaskuntzarako eta ikerketarako baliabideak

Astelehena, uztailak 24

11:00 - 11:45 Gaia-X Open-Source Software (OSS) Community, datu-espazioen eraikuntzaren giltzarria

12:00 - 12:45 RetroEuskal-en 20 edizio: retroaren atzera begirakoa ospatzen

13:00 - 13:45 Ekonomia Zirkularra ordenagailuen berreskurapenari aplikatua

16:00 - 16:45 Iritsi da konputazio kuantikoa

17:00 - 17:45 Datuaren jabetza eta identitate digitala: “Produktua zu zeu zarenean"

18:00 - 18:45 Teknologia berritzaileak ingurumenean duten eragina

19:00 - 19:45 AA aplikatua: Business Case-tik Use Case-ra

20:00 - 20:45 Hautapen-prozesua: Full stack developer ikastarorako irakasleak

 

 


*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.


 

 

AArekin sortutako obrak. Giza sorkuntzaren amaiera? Fenomeno horri buruzko hausnarketa eta etorkizuneko proposamenak

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jesús Aitor Prado Seoane

EnpresaQUERY LAWYER LEGAL BOUTIQUE & ALSP

Hitzaldiaren deskribapena:

Edukia sortzeko erabiltzen diren AAen oinarriak aztertuko ditugu; besteak beste, sare neuronal sakonak, ikasketa automatikoa eta hizkuntza naturalaren prozesamendua. Aztertuko dugu modelo horiek nola ari diren erabiltzen hainbat arlotan, esaterako artikuluen erredakzio automatikoan, elkarrizketen sorreran, irudi errealisten sorreran edo musika-konposizio automatikoan.

Gainera, AAren bitartezko eduki-sorrerak dakartzan erronka eta inplikazio etikoak landuko ditugu; haien artean, alborapen algoritmikoa eta modelo horien erabilera arduratsua. Horrez gain, teknologia horrek sormenezko lanen automatizaziorako, edukien pertsonalizaziorako edo esperientzia interaktiboen sorrerarako eskaintzen dituen aukerak eztabaidatuko ditugu.

Ponentzia honen helburua da AAn oinarritutako eduki-sorreran egin diren azken aurrerapenen ikuspuntu orokorra ematea, erabilera-kasu praktikoak adibidetzat hartuz eta teknologia horren etorkizunari buruz eztabaidatuz, legezko aurrerapen berrienak (IA ACT) kontuan izanda.

Zer publikori dago zuzenduta?

Garatzaileak, Open Source Komunitatea, Argazkilariak, Artistak.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Kaixo! Aitor Prado naiz, teknologia berrietan zein jabetza intelektual eta industrialean espezializatutako abokatua. Gaur egun, doktoretza-tesia egiten ari naiz Adimen Artifiziala eta AA bidezko artelan sintetikoen sorrerari buruz. Auzi baten eta bestearen artean, Chatgpt baliatzen dut, eta nire eguneroko bizitzarekin laguntzea eskatzen diot.

Zuzenbide Gradua egin dut Errioxako Unibertsitatean, Enpresen Zuzenbide Pribatuaaren alorreko aipamenarekin, Abokatutzan sartzeko masterra egin dut Unibertsitate berean, eta doktoretza egiten ari naiz denbora partzialean 2021etik. Egonaldiak egin ditut atzerriko unibertsitateetan (Frantzian eta Italian), eta irakaslea izan naiz Errioxako Gobernuarentzat zein Latinoamerikako zenbait unibertsitaterentzat 2020tik 2023ra bitartean.

Gaur egun, spin-off juridiko baten (QUERY LAWYER LEGAL BOUTIQUE) buru naiz, non gure bezeroen beharrei erantzuten diegun era alternatiboan eta begirada beti teknologian jarrita.

Webwww.querylawyer.com

Ordutegia: Larunbata, uztailak 22, 11:00 - 11:45

Gora itzuli ^

Zibersegurtasuna dummie-etarako: oinarrizko printzipioak

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Mikel de Luis Mendia

EnpresaMikel de Luis

Hitzaldiaren deskribapena:

Sotora jaitsiko gara, zibersegurtasuna egunerokoan aplika ditzakezun gauza oso sinple eta errazekin hasten dela ikus dezazun. Ez da beharrezkoa informatikako ezagutzarik izatea. Ikusiko duzu: zibersegurtasuna ez da hackerrentzat bakarrik.

Zer publikori dago zuzenduta?

Informatikako ezagutzarik izan ez edo ezagutza txikia izan eta Internetera konektatutako gailuekin (mugikorra, ordenagailua, tabletak, etab.) lan egitean segurtasuna hobetu nahi dutenei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Marketinaren eta diseinuaren munduan ibili naiz, eta sare-teknikari gisa ere egin dut lan toki batean baino gehiagotan. Telekomunikazioen enpresa batean aritu nintzen; han, Euskadin erreferentzia diren ikastetxe eta enpresa baten baino gehiagoren informatikaz eta sareez arduratzen ginen.

Webhttps://mikeldeluis.com/

Ordutegia: Larunbata, uztailak 22, 12:00 - 12:45 

Gora itzuli ^

AA eta ahotsa: aliatuak ala arerioak?

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Mikel Rosa Ruiz

Enpresa: NTT Data

Hitzaldiaren deskribapena:

Azken urteotan, adimen artifiziala izaten ari den eztandaren eta esplotazioaren lekuko izaten ari gara. Lehen, gizarteko eremu teknikoetara mugatzen zen elementu hori, baina, gaur egun, Chat GPT, Dall-E eta AA generatiboko beste tresna batzuek gizarte guztiaren eskura jarri dituzte aukera horiek.

Hitzaldi honetan, ahotsarekin lan egiten duten AAko tresnen jatorriaz eta funtzionamenduaz arituko gara. Gainera, zer aukera eskaintzen dituen ere aztertuko dugu, eta eragiten dituen dilema etikoak ere ikusiko ditugu, hala identitatearen ordezpena nola iruzur ekonomikoak.

Zer publikori dago zuzenduta?

AAri eta ahotsarekin dituen loturei buruzko oinarrizko ezagutzak bereganatu nahi dituzten pertsonak.

Ordutegia: Larunbata, uztailak 22, 13:00 - 13:45

Gora itzuli ^

Pixelen atzean begira

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Manuel Pazos

EnpresaAsociación RetroAcción

Hitzaldiaren deskribapena:

MSXerako joko klasiko batzuen kodeetan aurkitutako bitxikeria, sekretu eta akatsen berri emateko saioa. Joko hauek aztertuko ditu, besteak beste: Metal Gear, Vampire Killer eta Penguin Adventure.

Zer publikori dago zuzenduta?

Publiko orokorra.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Hainbat plataformatarako aplikazioen eta bideojokoen programatzailea da (Bluetooth, J2ME, Black Berry...). Zenbait remake ere sortu ditu, hala nola La abadía del crimen (Java, MSX2, J2ME), Knight Lore (MSX2), King's Valley (Spectrum), MSX: Alien 8 Remake (2009). Halaber, MSX: MegaFlashROM-erako eta edizio fisikoetarako —joko-kartutxoetarako— hardwarearen fabrikatzailea eta diseinatzailea da.

Webhttp://retroaccion.org/retroeuskal-2023

Ordutegia: Larunbata, uztailak 22, 16:00 - 16:45

Gora itzuli ^

Kirol elektronikoen kartak

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Álvaro Ruiz Ruiz

EnpresaNL TECH ESPORTS

Hitzaldiaren deskribapena:

Solasaldi honetan, kirol elektronikoen mundua arakatuko dugu. Sektore hori aztertuko dugu, eta industrian nola nabarmendu ezagutuko. Lan gogorra, ustekabeko erronkak… Jokoan presentzia duen pertsona bat bilakatzeko sekretuak agerian jarriko ditugu. Zatoz gurekin, eta kirol elektronikoekin arrakasta lortzeko bidea zein den erakutsiko dizugu.

Zer publikori dago zuzenduta?

Publiko guztiarentzat eta kirol elektronikoetako jokalarientzat.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Teknologia-merkatuen aholkularia eta I+G+B proiektuen kudeatzailea. Eskarmentu luzea dut komunikabideetan (bai irratian, bai telebistan). Gainera, eragiketa-kudeatzaile lanetan aritu naiz komunikabideen sektorean.

Duela hiru urtez geroztik, kirol elektronikoen National League liga kudeatzen dut —Clash Royale nazionalaren eta CSGOren erreferentziatzat jotzen da—. Horrez gain, NLTECHeko zuzendari exekutibo nagusi gisa, enpresa zuzendu dut, eta konponbide teknologikoak eta negozio-bide berriak inplementatu.

WebWWW.NLTECH.ES

Ordutegia: Larunbata, uztailak 22, 17:00 - 17:45

Gora itzuli ^

AAren erabilera segurua

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Sergio Blazquez Lopez (jejo)

EnpresaEuskalhack

Hitzaldiaren deskribapena:

AAk erabiltzeak (adibidez, GPT) asko lagundu ahal digu egunerokoan. Baina ez dugu ahaztu behar AAri ematen diogun informazioak non buka dezakeen. Ez non bukatuko duen, ez nola prozesatuko den. Eta ahaztu ezin dugun beste gauza bat da AA erabiliz sortzen den berri faltsuen, iruzurren eta gezurren kopurua. Hainbat web orrialde/AA sistema ikusi, eta zer neurri hartu behar diren azalduko dugu. AAren bitartez sortutako irudi eta berri faltsuak detektatzeko moduak edo eta teknikak ikusiko ditugu.

Zer publikori dago zuzenduta?

Maila guztiak (dibulgazioa).

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Industria-ingeniaria. Mikroinformatikazale amorratua, z80 mikroprozesadoreen garaitik. EuskalHack-eko newbie edo hasiberria da, eta reversingean, pentestingeko laborategiekin eta proba-inguruneetan ematen du denbora librea. Software askearen filosofia defendatzen du, eta jakintza askea hedatzearen aldekoa da.

Webeuskalhack.org

Ordutegia: Larunbata, uztailak 22, 18:00 - 18:45

 

Gora itzuli ^

Japonian bizi nahi duzu? Baliatu teknologia zure ametsa egia bihurtzeko: Japonian ikastea eta lan egitea lortzeko estrategiak eta baliabide digitalak

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Juan Luis López Aranguren

Enpresa: Universidad de Zaragoza

Hitzaldiaren deskribapena:

Japonian ikastea, lan egitea eta bizitzea gustatuko litzaizuke? Herrialde horretan garatu nahi duzu zure ikasketa-plana eta plan profesionala? Solasaldi honetan erakutsiko dizut nola erabil ditzakezun teknologia eta zure formakuntza Japonian ikasteko, lan egiteko eta bizitzeko,Zaragozako Unibertsitateko Ikasketa Japoniarren Masterrean ematen ditugun esperientzia eta formakuntzatik abiatuta.

Momentu berezia da hau, eta abagune-sorta handia eskaintzen du; izan ere, Japoniako Gobernuak Society 5.0 plan iraultzailea iragarri du. Haren bidez, herrialde nipondarrak etorkizunari begiratu nahi dio adimen artifiziala erabiliz, eta interesatuta dauden diziplina guztietako adituak, ikasleak eta langileak erakarri nahi ditu ekonomia suspertzeko, herrialdean bertan egiten den ikerketa mundu osora eramateko eta mende honetako eragile global bihurtzeko.

Solasaldi honetan, hauek azalduko dira: nola garatu estrategia bat Japoniara bizitzera eta lan egitera joateko (bereziki, sektore teknologikoan) , zein baliabide digital dauden erabilgarri, zein diren eskaririk handiena duten profil teknologikoak, zein diren apustu teknologiko honi etekina atera diezaioketen beste diziplina batzuk eta nola antolatu bizitza osorako ikasketa- edo lan-proiektu bat. Era berean, galdera- eta erantzun-saio bat izango da, zalantzak argitzearren.

Zer publikori dago zuzenduta?

Ikastera, lan egitera edo bizitzera Japoniara joan nahi duten  guztientzat.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Zaragozako Unibertsitateko Ikasketa Japoniarren masterrean Ikasketa Japoniarren Ikerketako eta Politika Japoniarreko irakaslea da Juan Luis López Aranguren , eta "Japón" ikerketa-taldeko kidea  (https://gi-japon.unizar.es/). Nazioarteko zuzenbide publikoko eta nazioarteko harremanetako irakasle ere badihardu unibertsitate berean. 2013an, Senkaku uharteetako gatazkarekin lotutako komunikazio-dimentsioari buruzko doktorego-tesia defendatu zuen Nafarroako Unibertsitatean. 2016an, urtebeteko doktoratu ondoko ikerketa-proiektu bat garatu zuen (Japan Foundation "Communication and Democracy in Japan"-ena) Osakako Unibertsitatean eta International University of Japan-en (IUJ). Irakasle bisitaria izan da, besteak beste, Princetongo Unibertsitatean, Kobeko Unibertsitatean, Lisboako Unibertsitatean, London University-ko School of Oriental and African Studies-en (SOAS), Aucklandeko Unibertsitatean (Zeelanda Berria) eta Jawaharlal Nehru University-n (India). Egun, Inteligencia Artificial y Sistemas Autónomos Cognitivos (IASAC) en Japón proiektuan ikerlari dabil, eta adimen artifizialari eta Japoniako diplomazia teknologikoari buruzko hitzaldi bat emango du International Studies Association-en (ISA) konferentzian (Tokion, 2023ko abuztuan). Hemen dago haren argitalpenen bilduma bat: https://unizar.academia.edu/JuanLuisLopezAranguren.

Web:

Nire argitalpenak:

https://unizar.academia.edu/JuanLuisLopezAranguren

"Japón" ikerketa-taldearen webgunea:

https://gi-japon.unizar.es/

Ordutegia: Larunbata, uztailak 22, 19:00 - 19:45

Gora itzuli ^

Gauzen Internet: munduaren kontrola zure esku

Hizkuntza: Gaztelania

HizlariaPablo Falagán Cano

EnpresaEspacIoT

Hitzaldiaren deskribapena:

Inoiz entzun duzu ezer Gauzen Interneti buruz? Badakizu zer esan nahi duen IoT-k? Erantzuna baiezkoa bada, primeran. Horrek esan nahi du teknologian aurrera egiten ari garela. Hala ere, ez kezkatu zer den edo zertarako balio duen ez badakizu; leku egokian zaude.

Topaketa honetan, modu erraz eta atseginean ikusiko dugu Gauzen Internet (IoT) zer den, eta nola ari den teknologia hori mundua aldatzen. Gure bizitzetan zer eragin duen ikusiko dugu, bai maila pertsonalean, bai enpresa mailan, gure eguneroko bizitzako adibideen bidez.

Azkenik, teknologia hori “nola egiten den” azalduko dut pixka bat, aplikazio-garatzailearen ikuspegitik. Zehazki, ikusiko dugu mikrokontroladorea dela automatismoen eta Gauzen Interneten benetako protagonista.

Zatoz eta hasi Gauzen Internet ezagutzen. Geroz eta gailu gehiago konektatzen dira Internetera, eta Gauzen Interneten ontzia txanpa hartuta doa. Ez huts egin!

Zer publikori dago zuzenduta?

Teknologia berrietan interesa edo Gauzen Internetekiko jakin-mina duten guztientzat dago pentsatua hitzaldi hau: ikasleak, teknologiako profesionalak, enpresaburuak eta DIY filosofiaren eta automatismoen zaleak, oro har.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Pablo Falagán (Bilbo, 1962) industria-ingeniaria eta Produktu Elektronikoen Garapeneko goi-mailako teknikaria da, eta Gauzen Interneteko aplikazioak garatzeko erabiltzen diren mikrokontroladoreen programazioan espezializatua dago.

Elektronikaren eta programazioaren zale amorratua da, eta gozatu egiten du mikrokontroladoreekin aplikazioak garatzeari buruzko ikastaroak ematen.

Ordutegia: Igandea, uztailak 23, 12:00 - 12:45

Gora itzuli ^

AA sortzaileak Metabertsoa hil al du? Edo haren zain zegoen?

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jorge R. López Benito

EnpresaCREATIVITIC

Hitzaldiaren deskribapena:

Hilabete gutxian AA Sortzaileak gure bizitzak aldatu ditu; hainbesteraino, non ezin baitugu ziurtatu testu hau bera ChatGPTk idatzi duen. Jendea metabertsoa ahazten ari da, eta azkeneko joera adimen artifiziala da. Baina ChatGPT, Midjourney, Stable Difussion eta antzeko tresnak gure bizitzak guztiz aldatzeko egunero azaltzen diren arren, ezin dugu esan metabertsoa desagertzen ari denik; garatzeko eta definitzeko prozesuan dago, eta prozesu motel eta garesti horrek baditu zenbait erronka teknologiko oraindik konpontzeke.

Metabertsoa AA Sortzailearen zain zegoen modu masibo, azkar eta eraginkorrean garatzeko. Zenbait motor grafiko, hala nola Unity3D, dagoeneko AAko ekosistema ireki eta bakar bat eraikitzen ari dira, zeinak gure eta milioika sortzaileren eskura jarriko baititu AAk bultzatutako bideojokoen garapenerako tresnak. Haiei esker, 3D edukiak eta esperientziak sortu ahal izango ditugu milaka milioi erabiltzailerentzat. Are gehiago, bertsio berri bat eman dute aditzera, testu-formatuko aginduak onar ditzakeena ‘prompt’ baten bidez, objektuak eta 3D mundu osoak sortzeko, eta “Unity AI” izena jarri diote. Adimen artifizialak bete egin ditu metabertsoak halabeharrez egin nahi zituen hitzemate guztiak, eta biak dira gu dimentsio berri batera eramateko gertu dauden osagarriak.

Hitzaldian honako hauek errepasatuko ditugu: AA Sortzaileak azken hilabeteetan gure gizarteari ekarri dizkion aldaketak, nola eman dien falta zitzaien bultzada errealitate birtualeko eta areagotuko murgiltze-teknologiei, eta zein gailu, erronka eta etorkizun hurbil dugun eskura. Parte hartuko duzu?

Zer publikori dago zuzenduta?

Publiko orokorra eta hurrengo bilakaera teknologikoa ezagutzeko interesa duen pertsona oro.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Jorge R. López Benitok 15 urte baino gehiagoko esperientzia dauka murgiltze-teknologien alorrean (AR/VR), web3an, metabertsoan, adimen artifizialean eta bideojokoetan. CreativiTIC enpresaren sortzailea eta CEOa da, eta beste zenbait ekimenena, hala nola MetAClass Studio, Gate8.Games eta Accelera Skills. Dibulgatzailea da, eta gai horri buruzko 30 argitalpen, liburu eta patente baino gehiago argitaratu ditu, zenbait unibertsitate eta entitate hezigarrirekin elkarlanean aritzen da, Deustuko Unibertsitate irakasle elkartua da irakasgai hauetan: "Errealitate Birtualeko eta Areagotuko Aplikazioen garapena”, "Teknologia Interaktibo Aurreratuak” eta "Multimedia Interaktiboa eta Bideojokoak”. 2018tik errealitate areagotuko eta adimen artifizialeko teknologiak ikertu eta finantzatzeko programen ebaluatzaile aditua da nazioarteko zenbait agentziarentzat, hala nola EIC Accelerator, Berrikuntzako Europako Kontseiluarena (Europako Batzordea), eta RIF, Zipreko Gobernuaren Ikerketa eta Berrikuntzarako Fundazioa.

https://www.linkedin.com/in/jrlopezbenito/

https://twitter.com/jrlopezbenito

@jrlopezbenito

Webhttp://creativitic.es

Ordutegia: Igandea, uztailak 23, 13:00 - 13:45 

Gora itzuli ^

ROV: urrutitik maneiatzen diren itsaspeko ibilgailuak

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Iñigo martinez de Alegría Mancisidor

Enpresa: UPV/EHU

Hitzaldiaren deskribapena:

Hitzaldian, itsaspeko eta lurrazaleko droneen (ROVak) aplikazioen eskari gero eta handiagoa azalduko da, eta Euskadin ospatuko den ROVen URPEKARI lehiaketa zertan datzan azalduko da.

Zer publikori dago zuzenduta?

Gaia interesatzen zaien guztiei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Iñigo Martinez de Alegría EHUko Ingeniaritza Eskolako irakaslea da Bilbon, eta energia berriztagarrietan eta azpiegitura zientifikoetan aplikatzen den potentzia-elektronika da haren ikerketa-eremu nagusia.

Ordutegia: Igandea, uztailak 23, 16:00 - 16:45

Gora itzuli ^

Gamificación. Todo lo que necesitas saber

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Víctor Pardo eta David Murillo

Enpresa: INVEN COWORKING

Hitzaldiaren deskribapena:

Gamification no es un videojuego. Gamification es la utilización de técnicas de motivación basadas en el diseño de juegos para mejorar el rendimiento en el trabajo, los negocios, la salud y la educación, y para inducir cambios de comportamiento positivos. Áreas que tradicionalmente se consideran tediosas pueden volverse estimulantes. En algunos casos, la mejora del rendimiento alcanza hasta el 70 por ciento.

Un sistema gamificado utiliza tecnología electrónica (smartphones, web) pero también se puede implementar con herramientas analógicas (papel, fichas, dados).

Gamificación es una de las tecnologías más importantes del siglo. No se trata de crear un videojuego, sino del uso de teoría y herramientas lúdicas.

Mediante un sistema gamificado es posible, por ejemplo, incrementar la lectura en una biblioteca, tornar divertida una clase de historia o matemáticas, incentivar el ejercicio físico, aumentar las ventas de un producto, mejorar las finanzas personales, o elevar la calidad de vida del personal de una empresa, lo que a su vez se traduce en un mayor rendimiento laboral.

¿Te animas a conocer más?

Zer publikori dago zuzenduta?

Esta conferencia será con fines totalmente divulgativos pero será más aprovechada si son profesionales y no profesionales del marketing, empresarios, comerciantes, educadores de nivel primario, secundario, terciario y universitario, productores audiovisuales, desarrolladores de software utilitario y videojuegos, community managers, publicistas, game designers y entusiastas del diseño en general.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Víctor Pardo. Ingeniero de telecomunicación de formación y actualmente dentro de su trayectoria como consultor de proyectos digitales es gerente de 4 empresas una de las cuales, Ridon, dispone de un software de gestión que implementa técnicas de gamificación para aumentar el rendimiento de los trabajadores y la motivación de los usuarios que acceden a la aplicación.

David Murillo.  Colombiano, Licenciado en educación Popular, con Estudios en Física e Ingeniería,  ha dedicado su tiempo  al desarrollo de la ciencia, el arte y la cultura como herramientas  para romper esquemas tradicionales,  desarrolla  su ámbito profesional en  diferentes líneas de trabajo: sociales, académicas, tecnológicas  y artísticas.  Actualmente Estudiante de Maestría en Investigación  e innovación en  Contextos Educativos.

Ordutegia: Igandea, uztailak 23, 17:00 - 17:45

Gora itzuli ^

Segurtatu zure etxeko Sare osoa adguard erabiliz

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Sergio Blazquez Lopez (jejo)

EnpresaEuskalhack

Hitzaldiaren deskribapena:

IOTren (gauzen internetaren) gorakadaren ondorioz, gero eta gailu gehiago ditugu etxean interneti konektatuta. Haietako askok ia ez dute ezarpen-aukerarik, eta are gutxiago antibirusez babesteko aukerarik. DNS kontrolari esker, konfiguratuko dugu interneteko zer helbidetara konektatzen diren gure etxeko gailuak. Haietarako sarrera kontrolatu eta blokeatuz, fidagarria ez izanez gero.

Zer publikori dago zuzenduta?

Erdi-mailako erabiltzaileei zein goi-mailakoei. (Kontzeptuak aurreratuak badira ere, erabilitako metodologiarekin erraz uler daiteke azaldutakoa. Nabigatzailea eta komandoak kopiatzea eta itsastea erabiliko dira.)

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Industria-ingeniaria. Mikroinformatikazale amorratua, z80 mikroprozesadoreen garaitik. EuskalHack-eko newbie edo hasiberria da, eta reversingean, pentestingeko laborategiekin eta proba-inguruneetan ematen du denbora librea. Software askearen filosofia defendatzen du, eta jakintza askea hedatzearen aldekoa da.

Webeuskalhack.org

Ordutegia: Igandea, uztailak 23, 18:00 - 18:45

Gora itzuli ^

Nola irakatsi eta ikasi modu praktikoan ChatGPT-ren aroan?

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlariak: Miguel La Cruz Pino eta Danel Lafuente Mendiola

EnpresaBBK Bootcamps powered by The Bridge

Hitzaldiaren deskribapena:

Ikaskuntza automatikoa 50eko hamarkadan hasi zen, baina AAren erabilera orain hasi da zabaltzen, ChatGPT-ri eta beste tresna batzuei esker. Horrek iraultza ekarri du zenbait sektoretan, bereziki, edukien sorkuntzarekin eta hezkuntzarekin lotura dutenetan.

Baina zergatik gertatu da une honetan? Nola erabil dezakegu gure alde? Arerioa ala aliatua dugu hezkuntzan? Etika du AAk? Galdera horri eta beste batzuei erantzungo diegu hitzaldi honetan:

  • Sare neuronalak zer diren eta zertan oinarritzen azalduko dugu.
  • Sare neuronal eraldatzaileek hizkuntza naturalaren prozesatzeari eta testu sorkuntzari esker izan duten paperaren berri izango dugu.
  • Belaunaldi honetako AAk duten aparteko osagaia zein den argituko dugu.
  • AA programaziorako eta kodea sortzeko nola erabili ikusiko dugu kasu praktikoen bidez.
  • Hezkuntzan eta ikaskuntzan izan dezakeen papera azalduko dugu (esate baterako, ariketak sortzeko eta zuzentzeko), eta adibide zehatzak ere jarriko ditugu.
  • AAk eragiten duen eztabaida etikoari buruz ere arituko ; dirudien bezain ona da? alferragoak egingo gaitu? apokalipsia helduko da lan-merkatura?

Hitzaldi didaktiko, entretenigarri eta praktikoa, hobeto ikasteko eta irakasteko aukera emango diguna.

Zer publikori dago zuzenduta?

Adimen artifiziala aprobetxatuz hobeto ikasi nahi duten eta tresna berriekin irakatsi nahi duten pertsonak.

Hizlarien curriculum vitae laburra:

Miguel La Cruz Pino: Data Science Lead Instructor, BBK Bootcamps by The Bridge
Datu-zientzien zale amorratua. Oilaren esparruan zentratu da haren lan-esperientzia, eta eredu prediktiboekin egin du lan.
Danel Lafuente Mendiola: Full Stack Lead Instructor, BBK Bootcamps by The Bridge
Jakingura handiko pertsonatzat du bere burua, beti ari baita gauza berriak ikasten eta esperimentuak asmatzen. Gogoko du irakastea eta programatzea, eta bi gauzak bateratzea da bere pasioa.

Webhttps://bbkbootcamps.thebridge.tech/

Ordutegia: Igandea, uztailak 23, 19:00 - 19:45

Gora itzuli ^

Munduari buruz ikastea dibertigarria izan daiteke! Giza zientzien, kultura-aniztasunaren eta mugimendu transnazionalen irakaskuntzarako eta ikerketarako baliabideak

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Juan Luis López Aranguren

Enpresa: Universidad de Zaragoza

Hitzaldiaren deskribapena:

Egunero, munduko gaiak jorratzen dituen informazio eta albiste mordoa jasotzen ditugu, zeinak, modu batean ala bestean, gure bizitzan eragina baitute. Ukrainako gerra, AEBren eta Txinaren arteko gatazka komertziala, errefuxiatuen krisia, mugimendu transnazionalak… Gero eta maila globalago batean garatzen dira gure bizitzak.

Haatik, nahiz eta gero eta garrantzitsuagoak diren, sarritan nazioarteko kontu horiek ulertzea zailtzen duten oztopoak daude, hala nola fake news direlakoak edo egiaztatutako iturriak nola bilatu ez jakitea. Nazioarteko gaien ikasleei, kazetariei, erabaki politikoak hartzen dituztenei eta hiritar guztioi eragiten digu horrek.

Halakoak saihesteko, aurkezpen honetan nazioarteko informazio egiaztatua bilatzeko baliabide digitalak, jarduerak eta estrategiak nola erabili erakutsiko dugu. Edozein mailatako irakasleek (lehen hezkuntzakoak, bigarren hezkuntzakoak eta unibertsitatekoak), kazetariek, erabaki politikoak hartzen dituztenek, elkarteetako kideek edo hiritar jakinek erabil ditzaketen adibideekin lan egingo dugu.

Benetako erabilera-adibideak erabiliko dira, agian publikoari interesatzen zaizkion edo albisteetan entzun dituen gaiekin lotuta; esaterako, Ukrainako gerra, klima-aldaketaren aurkako borroka, txirotasun globalaren murrizketa, errefuxiatuak eta gutxiengoen babesa. Gainera, askotariko tresna digitalak nola erabili azalduko da, ikasleak edo hiritarrak egiazko, egiaztatutako eta fake news-etatik aldendutako informazioa bilatzeko gai izan daitezen, eta nork bere ezagutza bilatzeko estrategiak sortu ahal izan ditzan, bizitza osoan erabili ahal izateko.

Bestalde, nire eskarmentua eta nazioarteko harremanei, nazioarteko zuzenbide publikoari, komunikazio globalari eta gutxiengoen babesari buruz eman ditudan eskoletan eta beste publiko-mota bati zuzendutako eskoletan (erakundeak, diplomazialariak, instituzioak eta abar) tresna horiek baliatuz egin ditudan jarduerak azalduko ditut, baita tresna horiek profil profesionaletara nola egokitu ere. Saio praktikoak ere egingo ditugu. Parte-hartzaileek informazio egiaztatua bilatzeko estrategiak garatu ahal izango dituzte, eta, aldi berean, galdera- eta erantzun-saio zabala izango dugu.

Zer publikori dago zuzenduta?

Nazioarteko harremanak, gai globalak eta mugimendu transnazionalak interesatzen zaizkien guztientzat (irakasleak, hezitzaileak, kazetariak, elkarte-kideak, familiak, ikerlariak, ikasleak barne) edota egunero munduari buruz jasotzen ditugun albisteak interesatzen zaizkien guztientzat.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Zaragozako Unibertsitateko Ikasketa Japoniarren masterrean Ikasketa Japoniarren Ikerketako eta Politika Japoniarreko irakaslea da Juan Luis López Aranguren , eta "Japón" ikerketa-taldeko kidea  (https://gi-japon.unizar.es/). Nazioarteko zuzenbide publikoko eta nazioarteko harremanetako irakasle ere badihardu unibertsitate berean. 2013an, Senkaku uharteetako gatazkarekin lotutako komunikazio-dimentsioari buruzko doktorego-tesia defendatu zuen Nafarroako Unibertsitatean. 2016an, urtebeteko doktoratu ondoko ikerketa-proiektu bat garatu zuen (Japan Foundation "Communication and Democracy in Japan"-ena) Osakako Unibertsitatean eta International University of Japan-en (IUJ). Irakasle bisitaria izan da, besteak beste, Princetongo Unibertsitatean, Kobeko Unibertsitatean, Lisboako Unibertsitatean, London University-ko School of Oriental and African Studies-en (SOAS), Aucklandeko Unibertsitatean (Zeelanda Berria) eta Jawaharlal Nehru University-n (India). Egun, Inteligencia Artificial y Sistemas Autónomos Cognitivos (IASAC) en Japón proiektuan ikerlari dabil, eta adimen artifizialari eta Japoniako diplomazia teknologikoari buruzko hitzaldi bat emango du International Studies Association-en (ISA) konferentzian (Tokion, 2023ko abuztuan). Hemen dago haren argitalpenen bilduma bat: https://unizar.academia.edu/JuanLuisLopezAranguren.

Web:

Nire argitalpenak:

https://unizar.academia.edu/JuanLuisLopezAranguren

"Japón" ikerketa-taldearen webgunea:

https://gi-japon.unizar.es/

Ordutegia: Igandea, uztailak 23, 20:00 - 20:45

Gora itzuli ^

Gaia-X Open-Source Software (OSS) Community, datu-espazioen eraikuntzaren giltzarria

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Ana I. Torre Bastida

EnpresaTecnalia

Hitzaldiaren deskribapena:

Datu-azpiegitura seguru eta federatu bat sortzea du helburu Gaiak-Xk. Han, enpresek eta herritarrek beren datuak partekatu ahal izango dituzte, haien gaineko kontrola beren esku izanda, beren datuekin zer gertatzen den eta non gordetzen diren une oro erabakiz, eta haien subiranotasuna beti gordez. Hori lortzeko Gaia-Xk proposatutako arkitektura deszentralizazioaren printzipioan oinarritzen da, eta estandar komun bati jarraitzen dioten banakako plataforma askoren emaitza da: Gaia-X estandarra.

Hitzaldi honetan, hurbilketa hori azalduko da, Gaia-Xrekin bateragarria izateak zer esan nahi duen eta azken erabiltzaileari partekatze-espazio seguruak eskaintzeko pieza guztiak nola elkartzen ditugun argitzen saiatzeko. Gainera, helburua da datu errealen espazioen inplementazioa gauzatu den edo garatzen ari den zenbait proiekturen bidez adibideak ematea, estandar horri jarraituz. Zehazki, EAEn garatutako ikerketa-proiektu baten xehetasunak azalduko dira: EKODATA (https://www.ekodata-project.eu/). Interesekoa da, hain zuzen, datu-espazioak nola baliozkotu duelako ardatz, eta horretarako GAIA-Xren arkitekturako elementuetan oinarritzen delako.

Zer publikori dago zuzenduta?

Ekosistema arautu eta seguru berrietan datuak konpartitzeari eta tratatzeari etorkizun handia ikusten dioten teknologiaren zale sutsuentzat.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Ana Isabel Torre, Ingeniaritza Informatikoan doktorea (EHU). 2011tik ari da lanean TECNALIAn; gaur egun, High Performances Architectures-en (HPA) Core-ren arduraduna da Tecnaliaren Unitate Digitalean, eta Big Data teknologietako, datuen gobernaketako eta Cloud Continuum-eko ikerketaren buru da.Beraz, Big Data/Big Data Analytics arloetan eta datuei orientatutako arkitekturetan proposamenak egiteko lankidetzan, teknologia berrien ebaluazioan eta proiektuak diseinatu eta ezartzean datza bere jarduna, eta batez ere biltegiratzearen, eraldaketaren (ETL) eta batch-en bidezko edo denbora errealeko azterketaren eta kontsultaren inguruan dihardu. Haren azken ikerketek honako hauek dituzte ardatz: 4.0 industriaren, energiaren eta garraioaren esparruko ekoizpen-inguruneetan prozesu analitikoak operazionalizatzea; eredu analitiko horiek ertzeko konputaziora eta haren gisako beste konputazio-ingurune konplexu batzuetara egokitzea; eta, azkenik, datuen gobernaketa ikertzea zenbait kontzepturen inguruan, hala nola partekatzearen edo kalitatearen inguruan.

Web

https://www.linkedin.com/in/anaistobas/

https://www.tecnalia.com/

Ordutegia: Astelehena, uztailak 24, 11:00 - 11:45

Gora itzuli ^

RetroEuskal-en 20 edizio: retroaren atzera begirakoa ospatzen

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Josetxu Malanda Uriarte

Enpresa: RetroEuskal

Hitzaldiaren deskribapena:

RetroEuskal ekitaldiak 20. edizioa ospatu du Euskal Encounterrean. Ponentzia honek ibilaldia egingo du RetroEuskal ekitaldiaren edizio ezberdinetan zehar, baita ekintza eta anekdota gogoangarri eta azpimarragarrienetan zehar.

Zer publikori dago zuzenduta?

Guztiak.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

RetroEuskal ekitaldiaren antolatzailea hasieratik bertatik, eta ekitaldiaren zuzendari lanetan dagoeneko edizio gehiegi emandakoa, mutil honek ez ditu inoiz baztertu ez bere ZX Spectrum-a ez eta inoizko bideojokorik onena: Tetris-a

Webhttp://retroaccion.org

Ordutegia: Astelehena, uztailak 24, 12:00 - 12:45

Gora itzuli ^

Ekonomia Zirkularra ordenagailuen berreskurapenari aplikatua

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Mikel Noya

EnpresaAsociación Educativa Reciclanet Hezkuntza Elkartea

Hitzaldiaren deskribapena:

Ekonomia Zirkularraren Oinarriak

Reciclaneten jarduera eta Ekonomia Zirkularrarekin duen harremana: araudi aplikagarriak – lan-metodologia – software librearen erabilera

Zer publikori dago zuzenduta?

Publiko orokorrarentzat.

Webhttps://reciclanet.org/

Ordutegia: Astelehena, uztailak 24, 13:00 - 13:45

Gora itzuli ^

Iritsi da konputazio kuantikoa

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Samuel Vidal Gallego

EnpresaBBK Bootcamps by The Bridge

Hitzaldiaren deskribapena:

Hedabideek eta aditu askok konputazio kuantikoa etorkizuneko tresna magiko gisa ikusten dute. Oraindik ez dago erabilgarri izateko moduan, baina, isil-isilik, abian da iraultza teknologiko txiki bat.

Harrigarria bada ere, hasia da konputazio kuantikoaren ustiapen komertzialaren aroa. Gaur egun ordenagailu kuantikoak nola eta zertarako erabil daitezkeen azalduko dugu.

Zer publikori dago zuzenduta?

Konputazio kuantikoari eta dituen aukerei buruz jakin nahi duten pertsonak.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Samuel Quantum Machine Learningeko ikertzailea, Full Stack garatzailea eta fisikan doktorea da. Ekintzailea, ezagutzaren zale amorratua eta konprometitua. Softwarea garatzen eta ekintzailetzan aritu ondoren, Quantum Machine Learningak eskaintzen dituen aukera amaigabeak ikertzen dihardu gaur egun.

Webhttps://bbkbootcamps.thebridge.tech/

Ordutegia: Astelehena, uztailak 24, 16:00 - 16:45

Gora itzuli ^

Datuaren jabetza eta identitate digitala: “Produktua zu zeu zarenean"

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlariak: Asier Orio Zorrilla eta Ainhoa Gracia

EnpresaMETAPOSTA

Hitzaldiaren deskribapena:

Produktua erabiltzailea bera dela azaltzen duten beste aukera batzuetan ez bezala, METAPOSTAren fitxategi seguruaren, eta legezko balioa duten sinadura eta zaintza elektronikoaren zerbitzuak aurkeztuko dira. Proiektuaren jatorria eta helburuak azalduko dira, eta proiektua bideratzen duen erreferentzia-eredua (Borger.dk) aditzera emango da.

Zer publikori dago zuzenduta?

"Datuaren jabetzaren" inguruko kezkak dituztenentzat eta Danimarkak, Europako digitalizazio-tasarik handiena duen herrialdeak, sustatutako datu-kudeaketaren eredua ezagutzeko interesa dutenentzat.

Hizlarien curriculum vitae laburra:

https://www.linkedin.com/in/asierorio/

https://www.linkedin.com/in/ainhoagracia/

Webwww.metaposta.com

Ordutegia: Astelehena, uztailak 24, 17:00 - 17:45

Gora itzuli ^

Teknologia berritzaileak ingurumenean duten eragina

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Naiara Uriarte Gallastegi

Enpresa: UPV/EHU

Hitzaldiaren deskribapena:

Aurkezpena, Teknologia zibernetikoen digitalizazioa eta integrazio erabiliz, industria 4.0 teknologiak (I4.0T), ingurumenean eta Ekonomia Zirkularraren trantsizioa sustatzeko erabil daitezken ikerketari dagokio. 

Zer publikori dago zuzenduta?

Gaur egungo teknologia berriak erabiltzen dituen pertsoana orori eta honez gain, ingurumenarekiko kexka edo interesa duen pertsonari.  

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Naiara Uriarte Gallastegi, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Lizentziatua, Irakasleen Prestakuntzako Masterra Valentziako Nazioarteko Unibertsitatean eta UPV/EHU Proiektuen Ingeniaritzan doktorea da.

Bere jarduera profesionala enpresa pribatu batean hasi zen, enpresen kudeaketan. Ondoren banku-sektorean sartu eta aholkularitza ekonomiko-finantzarioa aritu zen, 2015 urterarte. Segidan, UPV/EHUn Enpresaren Ekonomia, Enpresen Zerga Erregimena, Merkatuen Analisia, Enpresa Ikerketa eta Zuzendaritza Estrategikoa arloko irakasgaiak ematen ihardun da. Gaur egun, UPV/EHUko Enpresen Antolakuntza Saileko irakaslea da eta bere irakaskuntza-jarduera Ekonomia eta Enpresen Administrazioa, Finantza eta Merkataritza Kudeaketa, Ekoizpen Antolakuntza eta Enpresa Kudeaketako Sistemen arloetan oinarritzen da.

Ikertzaile jarduerari dagokionez, UPV/EHUko 'Enpresa, Gizartea eta Iraunkortasunerako Teknologia' Enpresa Kudeaketako ikerketa taldeko kidea da eta bertan, kudeaketa estandarrak, energia erronka eta klima aldaketa eta jasangarritasuna ditu ardatz.

Ordutegia: Astelehena, uztailak 24, 18:00 - 18:45

Gora itzuli ^

AA aplikatua: Business Case-tik Use Case-ra

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Iñaki Suárez Belmonte

EnpresaBAIC – Basque Artificial Intelligence Center

Hitzaldiaren deskribapena:

Adimen artifiziala sektore eta diziplina anitzeko iraultza bat da. AA osatzen duen teknologia-multzoak eragin handia izan dezake enpresa-sarean, enpresen lehiakortasun eta eraginkortasun orokorra areagotuko lukeelako. Alabaina, horretarako negozio-aukerak identifikatu behar dira, aukerok AAko erabilera-kasu bihurtzeko. Horretarako, rol berriak sortu dira (adibidez, data translator), zeinak domeinuaren ezagutza teknologiaren ezagutzarekin konbinatzen baitituzte.  

Solasaldi honetan hauei buruzko gauza gehiago ikasiko ditugu:

  • AA nola aplikatzen ari den Euskadin.
  • Zein diren AAren erabilerarik ohikoenak industrian.
  • CNola definitzen den AAko use case bat business case bat oinarri hartuta.
  • AAk sortu dituen rol berriak.

Zer publikori dago zuzenduta?

Publiko orokorrari. Beren erakundeetan AA aplikatuz gero onurak lortuko lituzketen profesionalei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Iñaki Suarez teknologia-arduraduna da BAIC - Basque Artificial Intelligence Center-en. Ingeniari elektronikoa da (EHU), eta AI4GOV masterra dauka (UPM, PoliMi, FAU eta Taltech) Eskarmentua dauka sektore industrialean: datuaren kudeaketa integralaz arduratu da (datua eskuratzen denetik hura interpretatzen den arte, tartean ML edo DL teknikak erabilita). AAren ezagutza teknikoa mundu industrialean aplika daitekeen ikuspegi estrategiko batekin konbinatzen du. Ikuspegi praktiko bat izateaz gain, arreta berezia jartzen die AAren alorrean egiten diren aurrerapausoek dituzten ondorio etikoei; beti saiatzen da berrikuntza teknologikoa arau-gordetzearekin, balio etikoekin eta pertsonekin orekatzen.

Webwww.baic.eus/es

Ordutegia: Astelehena, uztailak 24, 19:00 - 19:45 

Gora itzuli ^

Hautapen-prozesua: Full stack developer ikastarorako irakasleak

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Miren García

EnpresaJuritecnia

Hitzaldiaren deskribapena:

Full stack developer ikastaroan eskolak emateko hautagaien hautapena. 

Programazio-eskolak ematen dituzten irakasleen bila gabiltza. Lengoaia eta tresna bat baino gehiago:

- Hastapenak (HTML, JavaScript, CSS)- Datu-baseak (SQL)

- Backend (Python, Java, nodeJS, C#)- Frontend (react, angular, VueJS)

Android-eko eta iOS-eko gailu mugikorretarako programazioa

- Flutter eta beste batzuk

Bestelakoak

- Git, GitHub

Non: Bilbo (agian telelana egiteko aukera egongo da)

Enpresa: Centro de Formación Juritecnia

CVa bidaltzeko helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Zer publikori dago zuzenduta?

Guztiei.

Webwww.juritecnia.net

Ordutegia: Astelehena, uztailak 24, 20:00 - 20:45 

 

Gora itzuli ^

x facebook flickr youtube instagram twitch