Tailerrak

OpenGunean emango diren tailerren berri emango dizuegu.

Hizlarietako bat izan nahi izanez gero, zure proposamena aurkeztu, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. bat bidaliz, hitzaldiaren izenburu eta deskribapen bat jarriz.

 

TAILERREN ORDUTEGIA* 

Lekua mugatua da.

TAILER GUNEA 1:

 

TAILER GUNEA 2:

OPENGUNE

 

Larunbata, uztailak 22

12:00 - 13:45 Design Sprint teknologiaren bidez produktu digitalen prototipoak bizkor egiteko lantegia

18:00 - 20:00 Smart Home eta IoT, ESP32 mikrokontrolatzailearekin

 

Igandea, uztailak 23

18:00 - 20:00 Gameboy Pi-Advance

 

Larunbata, uztailak 22

10:30 - 13:30 Zer dira Machine Learning, Deep Learning eta NLP eta non sartzen da ChatGPT horretan guztian?

11:00 - 14:00 Games Academy: Sortu zure bideojokoa zerotik (JOKO GUNEAN emango da)

16:00 - 19:00 Active Directory Purple Team

Igandea, uztailak 23

10:30 - 13:30 Adimen artifizial sortzailea: hemen da iraultza

16:00 - 19:00 Diseinatu eta sortu zure lehen bideojokoa profesional baten moduan, soilik arratsalde batean

Astelehena, uztailak 24

10:30 - 13:30 DaVinci Resolve, zure bideoak editatzeko tresna ezin hobea

16:00 - 19:00 Twine: Sortu zeure abentura narratiboa

 


*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.


 

TAILER GUNEA 1: OPENGUNE

 

Design Sprint teknologiaren bidez produktu digitalen prototipoak bizkor egiteko lantegia

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Diana Henao Rengifo

EnpresaBBK Bootcamps by The Bridge

Tailerraren deskribapena:

Design Sprint metodologiaren bidez (Google Venturesek erabiltzen duena) erabiliz prototipoak bizkor egiteko tresna batzuk baliatzen ikasiko duzu, soluzio bizkor eta prezio merkean sortzeko.

Lantegi praktiko honen helburua da produktu digital bati buruzko ideia bat duten pertsonei hura martxan jartzen laguntzea. Sarri egiten ditugun galderei erantzungo diegu: nondik hasiko naiz? Zeri eman behar diot lehentasuna? Nola gerturatuko naiz merkatura ahalik eta lasterrena? Modu praktikoan landuko dugu metodologia; prototipo bat egiten dugun bitartean landuko dugu guztia.

Zer publikori dago zuzenduta?

Produktu digital bat merkaturatu nahi duten eta nondik hasi ez dakiten pertsonak. Pertsona ekintzaile bat izan daiteke, side project gisa egin dezake, edo esperimentatzeko gogoa duen edonor.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Diana antropologoa eta soziologoa da, eta 8 urte daramatza merkatuak eta UXak aztertzen. Kontsumitzaileen benetako beharretan oinarrituta produktu eta zerbitzuak sortzen laguntzea eta berrikuntza bultzatzea da haren helburua. Gaur egun BBK Bootcamps by The Bridgeko Lead Instructor Bootcamp Product Design UX-UI da.

Webhttps://bbkbootcamps.thebridge.tech/

Ordutegia: Larunbata, uztailak 22, 12:00 - 13:45

Gora itzuli ^

Smart Home eta IoT, ESP32 mikrokontrolatzailearekin

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Endika Etxebarrieta Perez

Enpresa: Camp Tecnológico

Tailerraren deskribapena:

ESP32 mikrokontrolatzailea agertzeak 32 biteko potentzia handiko eta kostu txikiko gailu bat izatea ekarri du; wifia eta bluetooth-a ditu, eta Arduinoren IDEarekiko bateragarria da, garapena errazteko. Hori dela eta, egokia da datuak bidali behar dituen edozein proiektutarako. Tailerrean, modu praktikoan garatuko da sentsoreak eta eragingailuak nola integratu IoT edo Smart Home proiektuetan aplikatzeko.

Zer publikori dago zuzenduta?

Beren jarduerarengatik edo jakin-minagatik ESP32 hodeira konektatuta lehen proiektu bat nola egin modu praktikoan ikasi nahi duten pertsonak.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Endika Etxebarrieta Perezek Camp Tecnológico robotika-laborategian lan egiten du. Han, STEAM hezkuntzako proiektuetarako eta IA eta R.O.S. proiektuetarako erabiltzen diren kitak probatu eta diseinatzen dira, ESP32 arkitekturan lan eginez, duela 4 urtetik.

Ordutegia: Larunbata, uztailak 22, 18:00 - 20:00

Gora itzuli ^

Gameboy Pi-Advance

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlariak: Carlos Patiño Mariño eta Simón Fernández Fidalgo

Enpresa: Polux Tecnologia SL, zeina sektore industrialean jarduten baita, berrikuntza teknologikoan zentraturiko enpresa bat da, asmo irmoa duena teknologia digitalak —gaitzaile zein disruptiboak— industrian integratzen dituen laguntzaile teknologikoa izateko. Adibidez, IoT, adimen artifiziala, datuaren ekonomia, zibersegurtasuna, robotika aurreratua, blockchaina edo konektibitatea.

Tailerraren deskribapena:

Gameboy Advance PI Open-source, ideia hutsetik errealitatera.
Hitzaldi honetan, GBArentzako ordezko plaka baten planteamendu hutsetik garapeneraino behar diren pauso guztiak azalduko dira.
Tailerrak alderdi tekniko bat izango du, non gainditu beharreko erronkak eta proposaturiko konponbideak planteatuko diren, hardware/firmwarearen diseinutik hasi eta sistema eragileraino.
Bertaratuek gailua probatzeko aukera ere izango dute.

Zer publikori dago zuzenduta?

Publiko askotarikoentzako hitzaldi/tailer egokia da.
Ezin hobea hardware/firmware garatzaileentzat, konplexutasun handiko proiektu bat hasieratik bukaera arte nola egiten den ulertzen interesa dutenentzat bereziki
OpenSource ikuspegitik egingo da; beraz, informazio guztia eskuragarri egongo da bertaratuentzat.

Hizlarien curriculum vitae laburra:

-Carlos Patiño: 8 urtetik gorako esperientzia hardware/firmware diseinuan. Baita era profesionalean eta masan produzitzeko proiektuen kudeaketan ere.

-Simon: Ingeniari industriala, prototipatu azkarra, fotogrametria, CAD diseinua eta fabrikazio aditiboa ezagutzen dituena. Egun, Navia 3D izeneko proiektu propioa garatzen ari da.

Webwww.purplehw.com

Ordutegia: Igandea, uztailak 23, 18:00 - 20:00

Gora itzuli ^

 

 

TAILER GUNEA 2: ENPRESA DIGITALA

 

Zer dira Machine Learning, Deep Learning eta NLP eta non sartzen da ChatGPT horretan guztian?

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Borja Balparda

EnpresaData Value Management

Tailerraren deskribapena:

Azken hilabeteetan, aurrerapen handia egin da adimen artifizialaren erabileran, ChatGPT agertzeari esker. Aurrerapen hori dela eta, asko zabaldu dira adimen artifizialaren erabilera eta ezagutza.

Hala ere, adimen artifiziala ez da asmatu ChatGPTrekin, eta adimen artifizialaren eremuan dagoen guztia ez da ChatGPT. Horrez gain, azpimarratu behar da ChatGPTk, tresna bikaina izan arren, badituela akatsak eta arazoak, askotan frogatu den bezala. Nabarmenena ChatGPT erabili ondoren epaitegi batean epai faltsuak aurkeztu dituen abokatuaren akatsa da.

Tailer honetan, adimen artifizialaren alderdi nagusiak eta datuen analisia aztertuko dira. Zehazki, Machine Learning (ikaste automatikoa), Deep Learning (ikasketa sakona) eta Hizkuntza Naturalaren Prozesamendua kontzeptuak aztertuko dira, bai eta haien erabilera nagusiak ere. Ondoren, ChatGPT zer den aztertuko da, ikuspuntu teknologiko eta praktiko batetik, eta tresna horren erabilera masiboaren ondorioz sortu diren arazo nagusiak ere azalduko dira.

Zer publikori dago zuzenduta?

Ikastaro hau adimen artifizialaren teknologia eta aplikazio nagusiak eta horien arriskuak ezagutu nahi dituen edozein pertsonari zuzenduta dago, teknikoa izan ala ez.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Borja Balparda Ekonometrian doktorea da (Datuen Analisia), irakaslea Nafarroako Unibertsitatean, non Ekonomia Fakultateko irakaslea den (Datuen Analisia Rrekin) eta Big Data Masterrean. Horretaz gain, Datuen analisian eta adimen artifizialean espezializatutako Data Value Management start-up-eko CEOa eta datu-zientzilaria da.

Webhttps://datavaluemanagement.es/

Ordutegia: Larunbata, uztailak 22, 10:30 - 13:30

Gora itzuli ^

Games Academy: Sortu zure bideojokoa zerotik (JOKO GUNEAN emango da)

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Haimar Arregui 

Enpresa: Camp Tecnológico

Tailerraren deskribapena:

Bideojoko bat hutsetik diseinatzeko eta sortzeko funtsezko tresnak ezagutuko dituzu Games Academyk abian jarri duen tailer honetan, aurretiko ezagutzarik izan gabe. Halaber, mundu honetan sakontzen jarraitzeko behar diren nozioak ikasiko dituzu zenbait programaren bidez, hala nola UNITY.

Zer publikori dago zuzenduta?

Aldez aurreko ezagutzarik gabeko bideojokoak sortzeko tailer hauen helburua da parte-hartzaileek lehendabiziko urratsak ematea aurretik erabili ez dituzten tresnekin. Bideojokoen garapenaren mundura modu erraz eta sinple batean hurbiltzea da helburua. Parte-hartzaileek beren lehen mailak, mekanikak eta menuak sortu ahal izango dituzte tresna bisual oso erraz batzuk erabiliz, eta, hala, modu atsegin eta erraz batean sartuko dira hastapenetik bideojokoen munduan. Gainera, joko bat egingo dute hutsetik hasita.
Tailerren helburua da parte-hartzaileen jakin-mina eta interesa piztea, ikasten eta etxetik bideojokoak egiten jarraitu dezaten erabiltzen ikasi duten doako tresnak baliatuz. Azken finean, mundu mailan eta Euskadin etengabe hazten ari den sektore bateko bokazioa piztu nahi da.

Webgamesacademy.eus

Ordutegia: Larunbata, uztailak 22, 11:00 - 14:00

Gora itzuli ^

Active Directory Purple Team

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jokin García

Tailerraren deskribapena:

Tailer honetan, gure ActiveDirectory-ri nola eraso eta eraso ohikoenetatik eta eraginkorrenetatik nola defendatu ikusiko dugu.

Egitaraua:

  • Kerberos - sarrera.
  • Kerberoasting - erasoa eta defentsa.
  • Asreproasting - erasoa eta defentsa.
  • Bloodhound erabiltzea gure Active Directory inguruneko segurtasun-zuloak detektatzeko.

Zer publikori dago zuzenduta?

Zibersegurtasun-sistemen eta -analisien administratzaileak.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Jokin García Etxebarria, informatikako segurtasunaren alorreko profesionala, PurpleTeam-en espezializatua

Ordutegia: Larunbata, uztailak 22, 16:00 - 19:00

Gora itzuli ^

Adimen artifizial sortzailea: hemen da iraultza

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Imanol Terán

Tailerraren deskribapena:

Saio honetan, adimen artifizial sortzailearen gaur egungo egoera aztertuko dugu, zeina urrats ikaragarriak egiten ari baita. Ikastaro honetan, ChatGPT eta beste eredu sortzaile batzuk aztertuko ditugu, beste teknologia erakargarri batzuen artean. Teknologia horiek edukia modu autonomoan sortzen ari dira zenbait formatutan, testutik hasi eta musika eta irudietaraino.

Gainera, sortzen ari diren erronketan eta adimen artifizial sortzaileak gizarte- eta lan-ingurunean dituen inplikazioetan sakonduko dugu. Etikari, pribatutasunari eta segurtasunari buruzko gaiak landuko ditugu, eta teknologia horiek enpleguan eta gizarte-interakzioetan izan dezaketen eragina aztertuko dugu. Teoria eta praktika orekatuz, ikastaro honek adimen artifizial sortzailearen munduan abian den iraultza guztiz ulertzen lagunduko dizu.

Zer publikori dago zuzenduta?

Adimen artifizial sortzailearen ahalmena eta aukerak ezagutu nahi dituen edonorentzat, eta edozein formatutan eduki bat sortu behar duen edo transkripzio, lokuzio edo testu-azterketa bat (baita beste aukera ugari ere) egin behar duen edonorentzat.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Imanol Terán, digitalizazio-prozesuetako aholkularia eta teknologia berrietako prestatzailea.

Webhttps://imanolteran.com/

Linkedin: https://www.linkedin.com/in/imanolteran/

Ordutegia: Igandea, uztailak 23, 10:30 - 13:30

Gora itzuli ^

Diseinatu eta sortu zure lehen bideojokoa profesional baten moduan, soilik arratsalde batean

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlariak: Enara Artetxe González y Jorge R. López Benito

EnpresaGATE8GAMES

Tailerraren deskribapena:

Gogoratzen dituzu 'Pac-Man', 'Donkey Kong' edo ‘Tetris’? Tailer praktiko honetan gidatu egingo zaituzte, GDD (Jokoa diseinatzeko dokumentu) bat ezagutzeko eta zer den ikasteko, eta, aldi berean, ikasteko zein diren bideojoko bat osatzen duten mekanikak eta beste elementu batzuk eta nola sortu zeure 2D bideojoko propioa Godoten bidez.

Godot Engine bideojokoak garatzeko kode irekiko tresna indartsu bat da, milaka garatzailek aukeratua. Honako hauek ditu, besteak beste: interfaze intuitiboa, joko bat bloke sinpleen bidez eraikitzeko gaitasuna eta jokoen ideiei modu azkar, sinple eta profesionalean bizia ematea ahalbidetzen duen script hizkuntza. Beharrezko piezak emango dizkizugu eta zure pauso guztiak gidatuko ditugu, arratsaldea amaitzerako modu erraz eta sinple batean zure lehen bideojokoa izan dezazun, erabat zuk sortua eta denok maite ditugun klasikoetan inspiratua. Prest izango duzu ordenagailuan eta zure Android gailu mugikorrean partekatu eta gozatzeko. 

Honako hauek ikasiko dituzu, besteak beste:

  • Bideojokoen hiztegiari, tresnei eta diseinuari buruzko oinarrizko jarraibideak.
  • Zure lehen 2D joko osoa sortzen Godot editorearekin.
  • Joko-proiektu sinple bat egituratzen.
  • Jokalaria mugitu eta bere sprite-a aldatzen.
  • Hesiak edo ausazko etsaiak saihesten.
  • Puntuazioa kontatzen.

Ez kezkatu programatzen ez badakizu edo ez badituzu ezagutzen programatzeko hizkuntza edo kodeak. Zati bakoitza azalduko dizugu prozesu guztia uler dezazun, eta bidea aurkitu eta gozatu besterik ez duzu egin beharko. Eta dagoeneko programazioari buruzko oinarrizko nozioak baldin badituzu, nahi duzun moduan aldatu ahal izango dituzu parametro eta aukerak, zure kabuz ikasiz bideojokoen garapenean hurrengo mailarantz nola egin. Ausartu zaitez bideojokoen garatzaile bihurtzeko lehenengo pausoa ematera. Tailerrean ikusiko dugu elkar!

Zer publikori dago zuzenduta?

Bideojokoak nola egiten diren eta haien atzean zer dagoen ezagutu eta ikasteko interesa duen publiko arrunta, amateurra edo profesionala. Era berean, bideojokoen diseinu eta garapen profesionalean hasi eta sartu nahi duen edonoren zain gaude, aurretiko ezagutza izan edo ez.

Hizlarien curriculum vitae laburra:

Enara Artetxe González, aditua da errealitate areagotuko (XR), metabertsoko, web3ko eta adimen artifizialeko teknologien diseinuan eta garapenean, eta hamabi urtetik gorako esperientzia du osasunaren, industriaren, bideojokoen eta hezkuntzaren alorretako aplikazioetan; bai eta arlo horietan ikertzeko Europako H2020 proiektuen zuzendaritza teknikoan ere. Co-Founder-a eta CTOa da CreativiTIC enpresan —enpresa horrek murgiltze-teknologia humanizatzen du, eta metabertsorako MetAClass Studio hezkuntza-plataformaren garatzaile nagusia da—, eta Deustuko Unibertsitateko irakasle elkartua; irakasgai hauek ematen ditu han: "Multimedia Interaktiboa eta Bideojokoak", "Errealitate Birtualeko eta Areagotuko Aplikazioen Garapena” eta "Multimedia-teknologia Interaktiboak". Murgiltze-teknologiei buruzko zenbait argitalpen, liburu eta patenteren egilea da, eta “Key Innovator in Augmented Reality” izendatu du Europako Batzordearen Innovation Radar ekimenak. Accelera Skills Talentu eta Gaitasun Digitalen Azeleratzaileko XR/Metaverse Managerra ere bada.

Jorge R. López Benitok 15 urte baino gehiagoko esperientzia dauka murgiltze-teknologien alorrean (AR/VR), web3an, metabertsoan, adimen artifizialean eta bideojokoetan. CreativiTIC enpresaren sortzailea eta CEOa da, eta beste zenbait ekimenena, hala nola MetAClass Studio, Gate8.Games eta Accelera Skills. Dibulgatzailea da, eta gai horri buruzko 30 argitalpen, liburu eta patente baino gehiago argitaratu ditu, zenbait unibertsitate eta entitate hezigarrirekin elkarlanean aritzen da, Deustuko Unibertsitate irakasle elkartua da irakasgai hauetan: "Errealitate Birtualeko eta Areagotuko Aplikazioen garapena”, "Teknologia Interaktibo Aurreratuak” eta "Multimedia Interaktiboa eta Bideojokoak”. 2018tik errealitate areagotuko eta adimen artifizialeko teknologiak ikertu eta finantzatzeko programen ebaluatzaile aditua da nazioarteko zenbait agentziarentzat, hala nola EIC Accelerator, Berrikuntzako Europako Kontseiluarena (Europako Batzordea), eta RIF, Zipreko Gobernuaren Ikerketa eta Berrikuntzarako Fundazioa.

https://www.linkedin.com/in/jrlopezbenito/

Webhttp://gate8.games

Ordutegia: Igandea, uztailak 23, 16:00 - 19:00

Gora itzuli ^

DaVinci Resolve, zure bideoak editatzeko tresna ezin hobea

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Daniel Arrilucea

EnpresaProfesional Independiente

Tailerraren deskribapena:

DaVinci Resolve ordenagailurako programa bat da, mota guztietako bideoak editatzeko balio duena, eta ezin hobeto egokitzen da edizioan hasiberriak direnen beharretara nahiz ikus-entzunezko profesionalen beharretara.

Plataforma bakar batean integratzen ditu muntaketa eta ediziorako tresnak, efektu eta animazio grafikoak, tituluak, azpidazkiak eta soinu-nahasketa; beraz, ez da dira beste programa batzuk erabili behar muntaketa-lanak egiteko eta amaierako bideoaren esportazioa egiteko, zeina gure Vimeo eta YouTubeko kanaletan, webgunean edo sare sozialetan argitaratu ahalko dugun, baita pantaila fisiko batean proiektatu ere.

DaVinci Resolve bideo-editoreak denetarik eskaintzen du eta oso eraginkorra da. Windows, Mac eta Linuxen erabil daiteke eta doakoa da, ezkutuko kosturik, mugarik eta ur-markarik gabe. Ezaugarri aurreratu batzuk ordainpeko bertsioan baino ez daude eskuragarri, hala ere, doako bertsioa nahikoa da beharrizan gehienei aurre egiteko.

Ikastaro honen helburua da DaVinci Resolve tresna erabiliz bideo edizioarekin lan egiten hastea, eta haren funtzionamendua eta prestazioak ebaluatzea, negozioan edo enpresan aplikatzeko.

Ikastaroaren helburuak praktikaren bidez eskuratuko dira. Sarrera teoriko batetatik abiatuta, hainbat ezagutza aplikatuko ditugu, ordenagailuan bertan egindako adibide praktikoen bidez ezagutza horiek barneratzeko.

Ez da bideo-edizioari buruzko ezagutzarik behar, hutsetik hasiko gara.

Zer publikori dago zuzenduta?

Edozein xedetarako (proiekzioa, webgunea, sare sozialak etab.) edukiak bideo formatuan sortzeko beharra duten sektore orotako profesionalak.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Dani Arrilucea 20 urte baino gehiagoz aritu da aholkularitza informatikoetan eta Interneteko zerbitzuen enpresetan. Gaur egun, profesional independentea da eta teknologia berriekin lotutako gaietan trebatzailea da.

Webhttps://www.linkedin.com/in/daniarrilucea/

Ordutegia: Astelehena, uztailak 24, 10:30 - 13:30

Gora itzuli ^

Twine: Sortu zeure abentura narratiboa

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Koldo Gutiérrez

Enpresa: Euneiz: Universidad de Vitoria, grado Multimedia.

Tailerraren deskribapena:

Twine doako programa bat da, aukera ematen duena jolas narratibo txikiak erraz sortzeko, Aukeratu zeure abentura bildumako 80ko eta 90eko liburu mitiko haietan bezala. Liburu haietan, protagonista bihurtzen ginen, eta, hartzen genituen erabakien arabera, orrialde batera edo bestera eramaten gintuzten. Horrela sortu zen Black Mirror telesailaren kapitulu interaktibo ezaguna: “Bandersnatch”. Tailerrean, kontakizun txiki bat sortzeko teoria eta praktika azalduko dira.

Zer publikori dago zuzenduta?

Bideojokoetan interesa duen edonork erraz erabil dezake Twine, ezagutza teknikorik edo programaziokorik izan ez arren. Nahikoa da idazten jakitea eta irudimena izatea.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Koldo Gutiérrez (Euneiz). Kultura-kazetaria eta bideojokoen irakaslea.

WebKoldo Gutiérrez (@Koldoguti) / Twitter

Ordutegia: Astelehena, uztailak 24, 16:00 - 19:00

Gora itzuli ^

x facebook flickr youtube instagram twitch