Euskal Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute.
80. hamarkadaren azkenaldera izan zuen hasiera mugimendu honek Europako iparraldean, hots, Norbegia, Danimarka eta Alemania bezalako herrietan. 2023an estatuko partyrik zaharrena bere hogeita hamaikagarren ediziora iritsiko da.
- 4.096 ordenagailu sarean konektatuta.
- 60 Gbps-ko Internet konexioa.
- Bilbao Exhibition Centre-ko 50.000 metro karratu baino gehiago erabiliak.
- 4 egun ekinean.