Beste jarduerak

Ez dio axola scener bat zaren, gamer bat zaren, modding-a gustuko duzun, beti lekuz kanpo zauden... Atal hau zurea ere bada! Gauza bakarra eskatzen dizugu: utzi lotsa alde batera.

  • Musika-triviala
  • Zinema-triviala
  • Bideojoko-triviala
  • Mega-triviala
  • Marrazketa analogikoa
  • Fast comic
  • Fast Ipuina
  • Papers Flight Simulator
  • Plastilina-lehiaketa

 

 Musika-triviala

Jarri tonuan belarria eta erakutsi musikazalerik handiena zarela. Gogokoen duzun abestia entzungo al duzu? Haurtzaroko talde, banda edo solistaren bat, beharbada? Berdin dio dutxaren azpian soilik abestea gustatzen bazaizu. Ez izan zalantzarik eta eman izena ondo pasatzeko.

 

 Zinema-triviala

Zinema gustatzen bazaizu, asko edo gutxi izan, tribial honetan ikusiko duzu uste duzuna baino gehiago dakizula... edo ez.

 

 Bideojoko-triviala

Hainbeste gamer izanda, iritsi da ordua gehiago nork dakien erakusteko.

 

 Mega-triviala

Trivial... desberdina.

 

 Marrazketa analogikoa

Erakutsi zure PC erabiltzeaz gain, marrazketarako eskua ere baduzula. Gai bat emango dizugu eta marrazki bat egin beharko duzu antzinako erara.

Euskal Encounter 30ko Marrazki analogikoa - Egilea: 'Jauro'          Euskal Encounter 30ko Marrazki analogikoa - Egilea: 'redcandet'

 Fast comic

Gai bat emango dizugu eta bi egun dituzu komiki formatuan islatzeko.

Euskal Encounter 30ko Fast comic - Egilea: 'chicadelgorritoamarillo'

 Fast Ipuina

Gai bat emango dizugu eta egun bat izango duzu istorio labur bat idazteko.

 

 Papers Flight Simulator

Gizakia gizaki denetik, beti izan dugu hegan egiteko ametsa. Orain, paper bat emango dizugu, ametsa egia bihur dezazun. Erronda bat, zeharkaturiko distantzia neurtuko dugu eta BATTLE ROYAL BAT!!

 

 Plastilina-lehiaketa

Encounterren dena ez da teklatua eta sagua. Guk plastilina-mordo bat emango dizugu, eta zuk artelan bat egin behar duzu harekin.

Euskal Encounter 30ko plastilinazko irudia - Egilea: 'SergioVazq'

x facebook flickr youtube instagram twitch