PARTY GUNEA:
Noiz
2023ko Uztailaren 22tik 25era
Non
Bilbao Exhibition Centre (BEC), 5. pabiloia
HEGOA Sarerra:
Rda. Ismael Gorostiza,
48903 Barakaldo – Bizkaia
Nola heldu
GPS koordenadak: 43.285334,-2.992063
Metroz: Ansio-ko geltokia
Informazio gehiago hemen.
Gainera, Azkonek mapa bat prestatu du Barakaldoko leku interesgarriekin.
Akreditazioa
Akreditazioa Uztailaren 21ean, ostirala, hasi eta 25ean, asteartea, bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:
Ostirala 21 |
16:00 | 22:00 |
Larunbata 22 |
10:00 | 22:00 |
Igandea 23 | 10:00 | 22:00 |
Astelehena 24 | 10:00 | 22:00 |
Asteartea 25 | 10:00 | 17:00 |
Atseden lekuari buruzko informazioa
Atseden gunea 21 egunetik hasita egongo da erabilgarri. Barrutia 25ean utzi beharko da partya bukatutakoan.
Ezin izango da Arau orokorretan jasotako baldintzak betetzen ez dituzten dendarik edo koltxonetarik jarri, baldin eta antolakuntzak arrazoi justifikatu batengatik onartu ez badu.
Denok gure eskaerari jaramon egin ezkero leku arazorik ez izatea espero dugu, eta zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.
Dutxa zerbitzua
5. pabiloian dauden dutxak.
Dutxak itxita egongo dira ondorengo orduetan:
11:00 - 12:00
14:00 - 15:00
17:00 - 18:00
21:00 - 22:00
3. pabiloian dauden dutxak.
Dutxak itxita egongo dira ondorengo orduetan:
10:00 - 11:00
13:00 - 14:00
16:00 - 17:00
20:00 - 21:00
Eguneko sarrerak
Euskal Encounter-eko ordenagailu-zonan izateko bi modu daude: 4 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu (ordenagailuarentzako lekuarekin edo ordenagailuarentzako lekurik gabe izan daitekeena), edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, balioa duen ordutegiaren barruan.
Eguneko sarreren balioa 10:00-tatik 22:00-tara izango da, eta uztailak 22, 23 eta 24 egunetan bakarrik izango dira salgai (larunbata , igandea eta astelehena).
Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.
Gainera Euskal Encounterrek gune ireki bat dauka, doakoa, edonor sar daiteke, topaketan parte hartu edo ez.
OPENGUNE-ari buruzko informazio gehiago hemen
Planoa