Araudi Orokorra - Jokoak

Jokoen intraneteko atala: Partynet

  • Jaialdiko intranetean, Partynet izeneko atal bat egongo da: ekitaldiko jokoen webgunea/intraneta izango da.
  • Erabiltzaile guztiek ondo erabili behar dute Partynet.
  • Asmo txarreko ekintzak hautematen badira, erabiltzaileak zigorra jaso dezake, eta ekitalditik kanporatua ere izan daiteke.
  • Partynet-eko informazioa etengabe eguneratuko da, eta hango edukiak lehentasuna du www.euskalencounter.org webgunean argitaratutakoaren aldean.
  • Txapelketa batean izena emanda bazaude, gogoratu aldian-aldian Partynet-en sartzea, txapelketaren egoera, albisteak, oharrak eta abar ikusteko.

Izen-emateak

  • Txapelketa batean izena emateko:
    • Ekitaldian egon behar duzu eta ordenagailua LANen eduki behar duzu.
    • Web-nabigatzaile baten bitartez sartu behar duzu intranetera (http://party.eus/). Jaialdian izena emateko erabilitako erabiltzaile-datu berak erabili behar dituzu.
    • Behin autentifikatutakoan, Partynet-en, txapelketa-zerrendan eta haietan izen-emateko gunean sartu ahal izango zara.
    • Izen-ematea Partynet-en ezarritako epearen barruan egin behar da.
    • Ez dago baimenduta txapelketa batean izen-ematea beste erabiltzaile baten kontutik egitea, eta deskalifikatzeko arrazoia da.
  • Benetan parte hartu nahi duzun eta horretarako denbora duzun txapelketetan bakarrik eman behar duzu izana. Antolakuntzak ikusten badu txapelketa batean baino gehiagotan izena eman duzula eta ezingo duzula haietan parte hartu, zigorra izango duzu.
  • Talde batek izena eman nahi badu, taldekide guztiek eman behar dute izena banan-banan. Izena emandakoan, taldeko kapitaina arduratuko da txapelketan izena ematez eta taldeko gainerako jokalariak gehitzeaz.
  • GameGune-ko partehartzaileak ezingo dute Partynet-eko lehiaketetan parte hartu.

Txapelketetarako araudi orokorra

  • Txapelketa bakoitzak berariazko araudi bat izan dezake, araudi nagusiaren osagarri.
  • Arauak antzekoak badira, araudi espezifikoak lehentasuna izango du araudi nagusiaren gainetik.
  • Ordutegiak eta informazioa
    • Txapelketei buruzko informazio guztia argitaratuko da eta eguneratuko da Partynet-en
    • Garaiz ibili behar da. Txapelketen ordutegien berri emango da.
  • Partidak
    • Zure aurkaria bilatu behar duzu partida jokatzeko.
    • Partida bat ezin da aurreikusitako ordua baino 15 minutu beranduago hasi.
      • Zure aurkaria ez bada 15 minutu horietan agertzen, txapelketaren antolatzaileari jakinarazi behar diozu, eta hark erabakiko du zer egin. Erabaki normalena da berandutu den jokalaria kanporatzea. Itxarote-denboran, zerbitzarian edo zure jolastokian egon behar duzu.
      • Bi jokalariak/taldeak berandutzen badira, zozketa bat egingo da hurrengo txandara nor pasatuko den erabakitzeko.
    • Talde bakoitzak 30 minutu izango ditu partida-txanda amaitu ondoren emaitza Partynet-en bidez bidaltzeko. Denbora hori igarotzen denea, emaitza ez da kontuan hartuko, eta txapelketak aurrera egingo du.
    • Txanda amaitu eta 30 minutura emaitzak falta badira, talde horietako parte-hartzaileak kanporatu egingo dira, eta, beharrezkoa bada, zozketa bat egingo da txapelketarekin jarraitzeko.
    • Partida batetik zure borondatez alde egiten baduzu, partida galdutzat emango da.
    • Antolatzaileek jarritako gunetan edo kontsoletan jokatzen diren partidak beste jokalari batzuek ikus ditzakete.
  • Partida batean deskonektatzea
    • Partida batean deskonektatzen bazara: txapelketaren araudi zehatzari begiratu behar diozu, edo antolatzailearekin kontsultatu.
  • Emaitzak
    • Emaitzak Partynet-en bidez bidali behar dira.
  • Partiden kontrola
    • Demoak
      Jokoak aukera ematen badu, jokalari guztiek grabatu behar dute partidaren demoa, nahitaez.
    • Pantaila-argazkiak
      Partidaren hasieran, jokalarien zerrendaren eta informazioaren pantaila-argazki bat atera behar dute jokalari guztiek. Amaieran ere beste pantaila-argazki bat atera behar dute emaitzarekin. Pantaila-argazkietan pantaila osoak agertu behar du, eta ezin da moztuta egon.
    • Antolakuntzak eskubidea du demo eta pantaila-argazki horiek eskatzeko.
    • Antolatzaile guztiek dute aukera jokalarien konfigurazioa eskatu eta begiratzeko.
  • Ordezkapenak
    • Taldeentzat
      • Ezingo da ordezkapenik egin partida batean; salbuespen-kasu hauetan soilik: hardware-arazo bat edo ezinbesteko kasu bat gertatzen denean. Kasu horietan, partida eten egingo da (jokoak aukera ematen badu), eta antolakuntzarekin kontsultatuko da. Jokoak ez badu aukerarik ematen eteteko, aurrera egingo du, baina inork ez du botoirik sakatuko, arazoa duen jokalariak arazo hori antolakuntzarekin komentatu arte. Antolakuntzari egokia iruditzen bazaio, baimena emango du ordezko jokalari bat sartzeko partida erdian, baldin eta jokalari horrek taldean izena emana badu.
    • Jokalari bakarreko txapelketetan
      • Ez da ordezkapenik onartuko txapelketa osoan.
  • Jokoen konfigurazioa
    • Konfigurazio eta skin lehenetsiak erabiliko dira, eta txapelketaren arabera onartzen diren kontrol eta konfigurazioak aldatu ahalko dira.
    • Ez da baimentzen txapelketaren arau zehatzetan onartzen ez diren Cheat-ak, Bug-ak, Exploit-ak eta Script-ak erabiltzea.
  • Jarrera
    • Errespetua eta joko garbia.
    • Mantendu zuen tokia garbi, mesedez.
    • Behar bezala erabili txapelketetako materiala.
    • Ez dira onartzen bozgorailuak, megafonoak, vuvuzelak...
    • Partida antolakuntzaren zerbitzari edo kontsola batean jokatzen bada, amaitzean joan egin behar duzu. Partida batean sartzen bazara edo gainerako jokalariei enbarazu egiten badiezu, zigorra jasoko duzu.
    • Kapitainek soilik erabil dezakete txat publikoa. Bakarkako jokoen kasuan, guztiek erabil dezakete txat publikoa.
  • Antolakuntzarekin harremanetan jartzea
    • Bakarkako jokoetan, jokalari guztiak jar daitezke harremanetan antolakuntzarekin.
    • Taldekako jokoetan, kapitaina soilik jar daiteke harremanetan antolakuntzarekin.
    • Zalantza, eztabaida edo protestaren bat gertatzen bada, txapelketaren arduradunarekin harremanetan jarri behar da ahalik eta azkarren.
    • Salbuespen-kasuetan edo txapelketako arduradunarekin adostasunik lortu ezean, joko-eremuko (Slipy) koordinatzailearekin harremanetan jar zaitezke.
    • Erreklamazioa partida baten ingurukoa bada, partida amaitu ondoren egin behar da.
    • Talde batek arrazoirik gabe protestatzen badu edo froga edo salaketa faltsuak egiten baditu, zigorra jasoko du.
    • Kasu guztietan, lasai hitz egin antolatzailearekin.
  • Guztiok parte hartzen dugu jaialdian, eta megafonia eta videowall-a erabiliko ditugu. Hortaz, partidak jokatzean soinuarekiko ulerkorrak izateko eskatzen dizuegu; izan ere, ez dugu bolumena jaitsiko, eta ez dugu jarduerarik atzeratuko.
  • Araudia betetzen ez bada, zigorra jasoko da edo talde osoa kanporatuko da txapelketatik edo jaialditik (kasu larrietan).
  • Antolakuntzak eskubidea du araudia aurrez jakinarazi gabe aldatzeko, txapelketako arauak, mapak, ordutegiak eta jarrerak eguneratzeko. Antolakuntzak jokoen intranetaren bidez (Partynet) emango du aldaketa horien berri.
  • Edonola ere, txapelketako arduradunaren edo eremu-koordinatzailearen erabakiak arau orokor eta zehatzei gailentzen zaizkie.

Sari-banaketa

  • Sariak:
    • Lehiaketek gutxieneko parte-hartzaile kopuru bat izan behar dute saria eskuratu ahal izateko. Antolakuntzak erabakiko du zein den gutxieneko parte-hartzaile kopurua.
  • Sariak eskudirutan:
    • Dirutan emango diren sariek dagozkien atxikipenak izango dituzte indarrean dagoen legeriaren arabera. Kasuan-kasuan aplikagarri den beste edozein zeharkako zerga ere zenbatekoaren barruan dagoela joko da.
    • Banku-transferentzia bidez egingo dira ordainketak. Ordainketa egiteko behar diren datuak posta elektronikoz bidali behar zaizkio ekitaldiaren antolatzaileari, adierazitako epean.
  • Sariak baletan:
    • Sariaren balioa duen kode bat emango da, eta denda fisikoan eskaera egitean trukatu ahal izango da.
  • Software- edo hardware-sariak:
    • Saria irabazleak berak jaso behar du sari-banaketan. Irabazleak ezin badu, aurrez izendatutako beste pertsona batek jaso dezake, baina, izendapena egiteko, idatzi bat egin behar da, irabazlearen NANarekin. Ez da software- edo hardware-saririk emango sari-banaketatik kanpo.

x facebook flickr youtube instagram twitch