Open Intro Compo

Lehiaketa honetan, Open Demo Compon bezala, sormena, irudimena eta teknika uztartzen dituen ekoizpen bat egin behar da, baina, lan hark ez bezala, muga bat du honek: 64 k, gehienez. CPUaren hardwarea, grafikoak, sistema eragilea eta abar ongi ezagutzea eskatzen du horrek, ekoizpen txikia eta trinkoa egiteko betiere.

Lehiaketa hau araudi orokorraren mende dago.

Plataforma programagarri guztietarako lanak onartuko dira. Hor sartzen dira: Windows, Mac, Linux, Java, kontsolak, telefono mugikorrak (Android, iPhone, Java ME...), nabigatzaileak (Javascript/WebGL/Flash/Unity3D/Silverlight...), 8 edo 16bits-etako ordenagailuak, kalkulagailuak...

Tamaina maximoa: 64 kb.

Kodea modu natiboan exekutatzen duten plataformetarako, fitxategi exekutagarri bakar batean entregatu behar da. Interneterako aurkezpenak fitxategi batean baino gehiagotan entregatu daitezke, baina guztira gehienez 64 kb izan behar dute.

Liburutegiak, adibidez, msvcr70.dll, ez dira sisteman erabilgarri egongo.

Ez dago ezer grabatu beharrik disko gogorrean; hala egin behar izanez gero, sistemaren aldi baterako direktorioan sortu behar dira fitxategiak, eta, bukatutakoan, ezabatu.

IHES teklaren bidez, saguaren ezkerreko botoiaren bidez (Amigaren kasuan) edo antzeko baliabideren baten bidez gelditzeko aukera eman behar du. Bestela, deskalifikatu egingo da.

Root-aren (Linux/Mac) edo administratzailearen (Windows) baimenik gabe exekutatzeko aukera eman behar du.

Ekoizpen asko aurkeztuz gero, baliteke bakoitzaren lehen hamar minutuak bakarrik erakustea, nahiz eta hori baino luzeagoak izan daitezkeen.

Lanarekin batera bideo render bat aurkeztu beharko da.

Talde edo egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Ekoizpen-adibide bat: http://www.pouet.net/prod.php?which=61623

x facebook flickr youtube instagram twitch