Argazki Lehiaketa

Gaia jakinaraziko zaizue jarduera intranetean aktibatu bezain laster.

Argazkiak partyari buruzko elementuren bat eduki behar du.

Ez dago beste mugarik, irudiaren tamainari, kolore-teknikari edo sakontasunari dagokionik, baina ezin izango dira inongo argazki edizio programa batekin aldatu.

Igo zure argazkiak Intranetera (gehienez 3 argazki partehartzaile bakoitzeko). Lan bat baino gehiago aurkezten badituzue, izan dadila KARPETA KONPRIMITU BATEAN.

Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.

Debekatuta dago adimen artifiziala erabiltzea. Erabiltzen duten lanak deskalifikatu egingo dira.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak eta epaimahaiaren erabakia onartzea.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

Euskal Encounter 30ko argazki irabazlea - Egilea: 'Inver' - GAIA: Nire postua partyan

x facebook flickr youtube instagram twitch