3D irudiak

Lanen aurkezpena: Partehartzaile bakoitzak izena eman eta lana Intranetera igo beharko du, parte hartu nahi duen kategorira. Bere lana ondo igo duela egiaztatu dezake ere.

Gure ordenagailuan sortuko da irudia (zuzenean eta osorik), horretarako berariazko softwarea erabiliz (Blender, ZBrush, K – 3D, Art Of Illusion...) eta hainbat gailuren laguntzaz (saguak, arkatz optikoak eta tableta digitalizatzaileak).

Irudia azken urteetan zehar edo azken orduan partyan bertan egin daiteke, partehartzaile bakoitzak eman duen denbora ez bait da kontutan izango, azkeneko emaitza baloratuko da. Modelatzea denbora-tarte motz batean egiteko Fast 3D lehiaketan parte hartzera anima zaitezkete.

Gehienezko bereizmena: 1280x1024.
Onartutako formatuak: PNG

Hau entregatu behar du egileak: eszena-iturriak (.3DS, .MAX, etab.), eszenaren render bat, sare/alanbre egiturakoa (wire), errenderizazioaren emaitza (postprodukziorik gabe), eta azken emaitza (postprodukzio eta guzti).
Epaimahaiari eta publikoari azaldu behar zaizkie emaitzak.

Lanak fitxategi konprimatu batean (ZIP) entregatu behar dira, erabili diren programen eta tekniken azalpen labur bat (hiru lerrokoa, gehienez ere) duen txt batekin batera.

Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.

Debekatuta dago adimen artifiziala erabiltzea. Erabiltzen duten lanak deskalifikatu egingo dira.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak eta epaimahaiaren erabakia onartzea.

Euskal Encounter 30ko 3D grafiko irabazlea - Egilea: 'mibelgue'

x facebook flickr youtube instagram twitch