Argazkien Itxuraldatzea

Lanen aurkezpena: Partehartzaile bakoitzak izena eman eta lana Intranetera igo beharko du, parte hartu nahi duen kategorira. Bere lana ondo igo duela egiaztatu dezake ere.

Tresna digital baten bidez irudi baten ezaugarriak aldatzeko teknika, prozesua eta emaitza da argazkien itxuraldatzea. Irudi batetik beste irudi bat, aldatua, sortzeko aukera ematen du teknika horrek.

GAIA: OHE bat Euskalaren gainetik hegan

Adibidea: https://pixabay.com/es/illustrations/ovni-ciudad-tornado-paisaje-urbano-5762104/

Hemen uzten dizuegu ideia bat. Erakutsi egoerari buruzko zuen ikuspegia.

 

Edozein irudi erabili dezakezue baldin eta norberaren irudia, copyright gabeko stock batetatik hartutakoa, edo beste edozein eskubide gabeko irudia bada.

Edozein diseinu-programa erabil dezakezue (Photoshop, Illustrator, Freehand, Corel Paint Shop Pro, etab.).

Gehienezko bereizmena: 1280x1024
Onartutako formatuak: PNG (gomendatua) eta GIF.

Egileak, marrazkia lortu aurreko 5 urrats eta erabilitako irudiak, entregatu behar ditu gutxienez. Urratsak honela zenbakitu behar dira: azken irudiaren izena GOGO.PNG bada, honela izendatu behar dira urratsak: GOGO01.PNG, GOGO02.PNG, …, GOGO10.PNG eta GOGO11.PNG, 10 urrats izanez gero. GOGO01.PNG jatorrizko argazkia izango da, inongo iragazkirik gabekoa, eta GOGO11.PNG azken irudia (lehiaketan parte hartuko duena). 

Epaimahaiari eta publikoari azaldu behar zaizkie aurreko urratsak.

Lanak fitxategi konprimatu batean (ZIP) entregatu behar dira, erabili diren programen eta tekniken azalpen labur bat (hiru lerrokoa, gehienez ere) duen txt batekin batera.

Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.

Debekatuta dago adimen artifiziala erabiltzea. Erabiltzen duten lanak deskalifikatu egingo dira.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak eta epaimahaiaren erabakia onartzea.

Euskal Encounter 30ko irudi irabazlea - Egilea: 'awezoom' - GAIA: Aurpegi garbiketa

x facebook flickr youtube instagram twitch