Intranetean eman dezakezue izena jarduerarako.
Partyan, compo-ak eta gaia intranetaren bidez jakinaraziko dira, interesa dutenek parte hartzeko aukera izan dezaten.
FAST LABURMETRAIA
Ez gaizki ulertu, ez dugu Spielberg berririk nahi; barre pixka bat egin nahi dugu, besterik gabe.
Parte hartzeko ondokoa egin beharko duzu, zure kamera digital edo telefono mugikorrarekin laburmetrai bat grabatu beharko duzu. Iraupena, 3 minutu gehienez izan beharko da. Jakin ezazue segundu batzuk gehiago luzatu dezakezuela baina lehendabiziko 3 minutuak bakarrik baloratuko direla. Bereziki balioetsiko dugu originaltasuna, eta ez dago aitzakiarik alde horretatik, bideorako milioika aplikazio doako dabiltzalarik munduan barna...
Mantenduko dugu gaia emandako kategoria ere; jakinaraziko dizuegu intranetean jarduera aktibatzen den bezain pronto. Gogoratu: zuen ekoizpena ez bada gai horren ingurukoa, edo lehendik egina baduzue edo etorkizunean Goya saria irabazteko modukoa bada... bidal dezakezue Film Laburrak kategoriara.
OHARRA: Azpititulu integratuak jartzea derrigorrezkoa da.
FAST MUSIC
24 ordu emango dizkizuegu gaueko isiltasuna baliatzeko zuen grabazioetan; gaia izan daiteke erritmo bat, bideo bat, edo batek daki nondik etor daitekeen inspirazioa.
FAST 2D
Ordubete speed paint bat egiteko; orri zuriaren erronka! Gaia intraneteko spoilerrean agertuko da esandako orduan.
Egileak, marrazkia lortu aurreko 3 urrats entregatu behar ditu gutxienez. Urratsak honela zenbakitu behar dira: azken grafikoaren izena GOGO.PNG bada, honela izendatu behar dira urratsak: GOGO01.PNG, GOGO02.PNG, …, GOGO10.PNG eta GOGO11.PNG, 10 urrats izanez gero. GOGO01.PNG grafikoa zaharrena izango da, gutxien landutakoa, eta GOGO11.PNG azken grafikoa (lehiaketan parte hartuko duena).
Urratsak ez edukitzekotan, artxibo bat kapekin entregatu beharko da.
Lanak fitxategi konprimatu batean (ZIP) entregatu behar dira, erabili diren programen eta tekniken azalpen labur bat (hiru lerrokoa, gehienez ere) duen txt batekin batera.
FAST 3D
Ordubete modelatzeko, esandako orduan intraneteko spoilerrean agertuko den gai batekin.
FAST GIF
Aukera bikaina aurreko kategorietako bakar bat ere kontrolatzen ez duzuenontzat, irudimentsuak bazarete eta ideiak baldin badituzue; mugikorra eskuan, bilatu eszena bat amaierarik gabe begiztan errepikatzea mereziko duena... Edo nola troleatu lagunak eta eszenatokiko jendea, gogoak ematen dizulako.
FAST VOXEL ART
Bi ordu izango dira Voxel Art bat sortzeko, eta gaia intraneteko spoilerrean agertuko da, adierazitako orduan.
.VOX fitxategia eta amaierako renderra entregatu behar dira.
Ez da onartuko hiru dimentsioko ereduetatik voxelera egindako bihurketarik.
Zuen ekoizpenak Intranetera igo beharko dituzue. Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.
Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.
Debekatuta dago adimen artifiziala erabiltzea. Erabiltzen duten lanak deskalifikatu egingo dira.
Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak eta epaimahaiaren erabakia onartzea.
Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.
Euskal Encounter 30ko Fast 2D irabazlea Euskal Encounter 30ko Fast 3D irabazlea
GAIA: Superheroi bat - Egilea: 'redcandet' GAIA: Superheroi berri bat - Egilea: 'mibelgue'
Euskal Encounter 30ko Fast Voxel Art irabazlea - Egilea: 'Uruchi'