Begitxo Avatar Challenge

Begitxoren zure avatarra sortu nahi duzu Encounterraren intraneterako?

Behar dituzun baliabideak jarriko ditugu zure esku, Partynet-erako avatar bat proposa dezazun.

Begitxo sorgin rol-zale zoroa, eskola zaharreko Begitxo gamer arcadezalea, Begitxo futboleroa... Erabili irudimena, eta asmatu zure burua edo zure taldeko kideak irudikatzeko avatar perfektua.

Avatar onenak Encouterreko Begitxoen parte izatera pasatuko dira.

.png formatua bakarrik onartzen da.

Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Bukatutakoan Intranetera igo beharko dituzue.

Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs-en erabilera-baimenarekin aurkeztu behar dira lanak, baita egileak bestelako baimenen bat (edo batere ez) aipatzen badu ere. 
Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute lanek, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak. 

Antolatzaileek izendatutako epaimahai batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak, hauen teknika, originaltasuna eta kalitate artistikoa irizpide nagusi direla. Eskubidea du epaimahaiak saria eman gabe uzteko, baldin eta iruditzen bazaio lanen kalitatea ez dela behar adinakoa. 
Ezin zaio apelaziorik aurkeztu epaimahaiaren erabakiari.

Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

Euskal Encounter 30ko avatar irabazlea - Egilea: 'napacool'

x facebook flickr youtube instagram twitch