AMV

TEMA AMV: Maitasuna eta Gorrotoa.

AMV bat egin, oinarri gisa animeen irudiak erabiliz, Maitasunaren eta Gorrotoaren kontzeptuak erakutsiz, baita haien arteko erlazioa ere.

Anime Music Video bat (Animeko bideo musikal bat, AMV akronimoaz ezagunagoa), bideo musikal bat da, normalean Anime-arekin lotua dagoena. Hau da AMVen ezaugarri nagusia: Anime estiloko telesail edo film bateko edo bat baino gehiagotako eszenak dira, eta haiekin sinkronizatutako kantu batekin doaz. Multimediakoak eta Animearen jarraitzaile sutsuek eginak izaki, Internet bidez zabaltzen dira batez ere AMVak, upves.com eta Youtube-ren bidez batik bat. Eta orain Encounterren bidez ere bai!

ADIBIDEA:

Zuen sorkuntzak Intranetera igo ahal izango dituzue.

Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.

Debekatuta dago adimen artifiziala erabiltzea. Erabiltzen duten lanak deskalifikatu egingo dira.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak eta epaimahaiaren erabakia onartzea.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

x facebook flickr youtube instagram twitch