3D Printer Party

ASIMTECekin lankidetzan (3Dko inprimatzearen ekitaldi nazionalaren antolatzaileak dira), 3D Printer Party bat egingo da Euskal Encounterren.

Parte-hartzaileek 3Dko inprimatzean dituzten gaitasunak erakusteko aukera izango dute haientzako espazio honetan. Inprimatzeko behar duten material guztia izango dute eskura (elektrizitatea, harizpiak eta Internet).

45 pertsonatara dago mugatuta jarduera hau, eta horretarako bereziki sortu den Party Place-ko gune batean egingo da. Gune horretan, toki bat esleituko zaio parte-hartzaile bakoitzari, eta, han, beren 3D inprimagailuak kokatu ahalko dituzte.

LAN Gunerako sarrera bat eduki behar da 3D Printer Party-az gozatu ahal izateko.

Printer Party-rako sarrera edukiz gero, bi toki izateko eskubidea izango duzu: bata fisikoa (LAN Gunekoa) eta bestea arestian aipatu den gunekoa.

Izena emateko formularioa: https://forms.gle/3X8QJMb4X2MGfPb16

Gunea: Party Place (goiko ezkerreko izkina: AA01-AC16)

x facebook flickr youtube instagram twitch