Robotika hezigarriko hastapenak

Astelehena, uztailak 24, 20:00etatik 22:00etara

Beste urte batez, haurrei eta haurrak bezalakoak garen helduoi zuzendutako robotika hezigarriko tailerra egingo dugu Hardware sailean. Jadanik hainbat ediziotan egin dugu tailer hori, eta hobetuz ari gara urtez urte.

Edizio honetan, gaur egun dauden robot hezigarri motak aztertuko ditugu, eta bloketan antolatutako programazio-ingurune bat erabiliz, gure robot txikiaren portaera programatzen ikasiko dugu.

Eta zergatik erabiliko dugu blokekako programazioa eta ez testu-kode bidezkoa? Modu horretan, interesa duten guztiengana iritsi ahal izango garelako, adina eta aurretiazko ezagutzak edozein direla. Haurrei zuzendutako tailerra da berez, baina haur baten jakin-mina baduzu, ez du axola adinak, eta ongietorria izango zara zu ere.

Zatoz!

x facebook flickr youtube instagram twitch