Egin nahi duzu Euskal Encounterren 31. edizioko gure iruditxoen bilduma?
Oso erraza da prozedura; hona, labur azalduta :)
1 - Sartu intranetera, eta hardwarearen ataletik atzitzen da 3D inprimagailu-taldea. Behin han sartuta, aldez aurretik definitutako zenbait eredu izango dituzu; guk hautatu ditugu, aurreko encounterretan inprimatzeko eskatu direnak kontuan hartuta.
2 - Aukeratu nahi duzun eredua (bi gehienez). Hautatu ondoren, jakinarazpen bat bidaliko dizugu amaitu bezain pronto, jasotzera noiz pasatu behar duzun adieraziz.
3 - Eredua jaso ondoren, beste bat eskatu ahalko duzu. Zeren zain zaude? :D
Granja irekitzeko ordua: Larunbata, uztailak 22, 11:00etan
Granja ixteko ordua: Astelehena, uztailak 24, 19:00etan
Jasotzeko ordutegiak: Egunero 12:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 19:00etara
Ordutegi horretatik kanpo, ez du onartuko jasotzerik