MPIak kargatzeko eremu bat izango du hardwarearen guneak.
Kargagailuak patinete elektrikoentzat bakarrik izango dira, edo mugikortasun pertsonaleko ibilgailuentzat, oro har. Guztiz debekatuta dago BECen barruan martxan jartzea. Barruan, itzalita egon beharko dute, eta ezingo gara haien gainean ibili.
- Kargatzeko eremua egunero egongo da zabalik, 10:00etatik 22:00etara, non gauez kargatzen utz dezakezuen. 22:00etatik 10:00etara, gunea itxita egongo da eta patinetea ezingo da bertatik atera.
- Zuen kargagailuak eranskailu bat eraman beharko du, eta, hartan, zuen izena, parte-hartzaile zenbakia eta partyplace-ko lekua adierazi beharko dituzue.
- Hesi batzuk jarri dira, eta haietan lotuta utzi beharko dituzue zuen MPIak.
Euskal Encounter-en kanpoko ibilbideetarako, kaskoa erabili behar da, eta argiak, gaueko irteerarako. MPIak aseguru bat izatea ere komeni da.
Informazio gehiago behar baduzu, hemen duzu: Hardtxi
Gunea: Hardware