Igandea, uztailak 23, 20:00etatik 21:00etara
Uste duzu trebea zarela hiru dimentsioko boligrafo batekin marrazten? Berdin du aurretik praktikatu duzun eskura ipini dizuegun mahaian, hasi berria zaren, edo guztien artetik onena zarelakoan zauden... Zergatik ez zara saiatzen gure txapelketa espresean lehiatzen?
40 minutu iraungo du. Lehiakide guztiak aurrez aurre arituko dira aldi berean, eta figurarik onenak sortu beharko dituzte txapelketa hasterakoan adieraziko den gaia hartuta. Eta kontuari intriga handiagoa emateko, erabili ahal izango dira osagarriak... Nork esan du ezin dela erabili existitzen den objekturen bat oinarri gisa? ;D
Eta, zalantzarik bazenuten ere, antolatzaileok izango gara epaile eta berehala emango diogu saria irabazleari. Nork irabaziko ote du?