Jarduera irekia, 3D arkatzak

Hardwareko kideok 3Dko 20 arkatz baino gehiago eta harizpi askoko eremu bat erreserbatu dugu, zuen sormena askatzeko. Eguneko edozein ordutan egin dezakezuen jarduera bat proposatzen dizuegu, 3D arkatzekin zuen artelanak sortzeko. Ondoren, erakusketa bat egingo dugu artelan guztiekin, eta lehiaketa bat, onena aukeratzeko.

Ez bazarete oso sortzaileak, ez kezkatu! Saiatuko gara txantiloiak eskura uzten, hasteko oinarri bat izan dezazuen.

Parte-hartzaile guztiek eginiko lanen artetik onenak saria jasoko du!

Egunero, 12:00etatik 21:00etara.

x facebook flickr youtube instagram twitch