Open LED Race

Aurten, 1 Formulako pilotu batek sentitzen dituen “pultsazio” berberak sentitu ahal izango dituzu, modu desberdinxeago batean… Irabazteko behar den pultsadore lasterkariaren sindromea duzula uste duzu?

Zer dira LED lasterketak?

LED lasterketa batean, 4 partaidek “arcade” motako pultsadore bat jo eta su sakatu behar dute, bakoitzari dagokion LED koloreak zirkuituan zehar aurrera egin dezan.

Lehenengo iristen denak irabazten du, eta hurrengo txandarako sailkatzen da. Hori bezain sinplea eta dibertigarria✌

Jatorrizko proiektua

2019ko Arduino Day egunean, Sevilla Maker Society makerspacen egindako jardueretako bat izan zen Open LED Race lasterketa.

Orduz geroztik, Open LED Race lasterketak proiektu independente gisa egin du aurrera, bazkide batzuek bultzaturik (www.openledrace.net). Hemen jarrai ditzakezu: https://twitter.com/openledrace

Sailkapenen ordutegia

Larunbata, uztailak 22, 16:00etatik aurrera

Igandea, uztailak 23, 16:00etatik aurrera

Astelehena, uztailak 24, 16:00etatik aurrera

Finala

Astelehena, uztailak 24, 20:00etatik aurrera

x facebook flickr youtube instagram twitch