Beat Saber VR

Ordutegia: Larunbata, uztailak 22, 17:00etatik 19:00etara.

Hyperbolic Magnetism estudioak sortutako errealitate birtualeko joko bat da Beat Saber, musika-jokoen zaleen artean arrakasta handia izan duena. Joko honetan, jokalariek musikaren erritmora hurbiltzen diren kaxa batzuk moztu behar dituzte laser-sable batekin, baina ez da dirudien bezain erraza.

Musikaren erritmoari jarraitzeaz gain, jokalariek arreta jarri behar diote mozketen noranzkoari, baita oztopoak saihestu ere, puntuazio altua lortzeko. Moztutako nota-kopuruaren araberakoa da azken puntuazioa.

Party-an izena eman baduzu,Beat Saber torneoan parte hartu ahal izango duzu (hardware eremuan egingo da). Torneoko araudia Intranetean egongo da eskuragarri, kontsultatu ahal izan dezazun. Presta zaitez zure gaitasunak erakusteko eta beste jokalari batzuekin lehiatzeko.

x facebook flickr youtube instagram twitch