Modding zaleentzat, bi lehiaketa oso interesgarri prestatu ditugu, Casecon eta Casemod, kutxa batetik abiatu nahi dutenentzat edo beren mod-a hasieratik sortu nahi dutenentzat.
Casemod
Ordenagailu-kaxa arrunta abiapuntu hartuta PC bat aldatzea da. Ez dago mugarik erabilitako materialei dagokienez.
Casecon
Hutsetik hasita edo berez ordenagailu-kaxa bat ez den zerbaitetik hasita PC bat eraikitzea da. Ez dago mugarik tamainari dagokionez edo PCa eraikitzeko erabilitako materialei dagokienez.
Araudia:
- Euskal Encounter 31-ko parte-hartzaile gisa akreditatutakoek bakarrik har dezakete parte.
- Parte-hartzaile bakoitzak ekipo bat bakarrik aurkeztu ahal izango du.
- Izen-ematea Euskal Encounter 31-aren intranetaren bidez egingo da.
- Zenbait alderdi baloratuko dira, 0tik 10era dezimal batekin, eta alderdi horietako bakoitzean lortutako puntuen batura izango da azken puntuazioa.
- Egindako lanaren edo aldaketen arabera zenbatetsiko da alderdi bakoitza, ez erositako elementuak gehitze soilagatik. Adibidez, fabrikatik jada hozte pasiboarekin datorren txartel grafiko batek ez du punturik emango “Hozte pasiboa” atalean. Gauza bera gertatzen da lehengaien kasuan ere: egindako lanagatik ematen dira puntuak, eta ez material zehatz bat erabiltze soilagatik.
- Kalifikazioak txapelketaren antolakuntzak egingo ditu.
- Ebaluatu behar diren ezaugarriak hiru eratara puntuatu daitezke, ezaugarriaren arabera:
- Positiboak: ebaluatu behar diren alderdi gehienetarako erabiltzen dira, eta 0 eta 10 arteko balioa ematen zaie; beraz, gehitu egiten dute beti.
- Negatiboak: estatus hoberena izan behar dutela irizten zaien alderdiak balioztatzeko erabiltzen dira, eta -10 eta 0 arteko balioa ematen zaie; beraz, kendu egiten dute beti. Adibidez, “garbitasuna”: ohikoa garbi egotea da; zikin badago, puntu negatiboak jasoko ditu.
- Simetrikoak: 0tik abiatuta, ebaluazioaren arabera balio positiboa edo negatiboa har dezaketen alderdiak dira, eta -10 eta 10 arteko balioa ematen zaie. Puntuazio simetrikoak sartzea kalitateko lanaren mesedeko da; izan ere, lan baten alderdiren bat oso txarra bada, punturik ez emateaz gain, puntuak kendu ere egin ditzake.
Hauek dira ebaluatzen diren ezaugarriak eta ezaugarri bakoitzaren puntuazio-mota:
- Originaltasuna
- Garbitasuna
- Kableen antolamendua
- Worklog-a
- Osagaien funtzionamendua
- Aire bidezko hoztea (airflow)
- Argiztapena
- Metakrilato/plastikozko lanak
- Hozte-sistema pertsonalizatua
- Metalezko lanak
- Sleeve kableatua
- Beste material batzuekin egiten diren lanak
- Berrikuntza
- Eskulangintza
- 3D inprimatze / CNC fresatzeko makinako lanak
- Elektronika / Robotika
- Pintura-lanak
- Beste elementu batzuen integrazioa
- Binilo-lanak
- Bukaera, osotasunaren integrazioa eta estetika
- Lan digitala
Parte-hartzaile bakoitzak trailer labur bat aurkeztu beharko du, gehienez ere 3 minutukoa. Edo, bideo bat muntatzen ez badakizu, argazkiak eskatuko dira, bai worklog-arenak bai Mod bukatuarenak.
Adibidea:
EUSKAL ENCOUNTER 31 PANTAILA-HONDO OFIZIALA
- Banaka edo taldeka har daiteke parte, baina ez bietara: parte hartzen ari den talde bateko kideek ezin izango dute parte hartu banaka; eta, era berean, talde batek ezin izango du parte hartu kideetako bat banaka parte hartzen ari bada. Taldeka parte hartuz gero, taldekideen izenak jakinarazi behar zaizkio antolakuntzari.
- Discord erabiliz jarriko gara harremanetan parte-hartzaileekin, beren modak aurkez ditzaten.
- Partehartzaile bakoitzak izen-ematea Intranetaren bidez egin beharko du.
- Erregelamenduaren aplikazioari buruzko zalantzarik izanez gero, Hardwareko antolakuntzak erabakiko du nola aplikatu behar den.
- Arauetako edozein ez betetzeak parte-hartzailea lehiaketatik kanpo uztea ekarriko du; era berean, parte-hartzeari dagokionez edo lehiaketarako egindako lanari dagokionez tranparen bat eginez gero, bestelako neurriak ere har daitezke, arau-haustearen larritasunaren arabera.
- Aurreko edizioren batean podiuma egin duen mod batekin parte hartu ahal izango da, baldin eta aldaketa nabarmenak egin bazaizkio.
- Parte-hartzaile guztiek onartu beharko dituzte MODDING lehiaketaren baldintzak eta arauak, parte hartu ahal izateko.